Borrar
Kike Amonarriz, Ana Ollo, Bingen Zupiria, Unai Oiartzun eta Lide Rekondo, aurkezpenean. euskaraldia
Euskaraldia

Kalea berreskuratzen eta ikusgarritasuna aregotzen ahaleginduko da hirugarren edizioa

2020ko ikerketak erakutsi du pandemiak bete-betean jo zuen arren bigarren Euskaraldiak eragina izan zuela hizkuntza portaeretan

n. azurmendi

Osteguna, 3 otsaila 2022

Comenta

Begirada azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den hirugarren Euskaraldian jarrita, 2020an burutu zen bigarrenaren harira Siadecok egindako ikerketaren emai tzak aurkeztu zituzten atzo, Bilbon, euskaren erabileraren inguruko ariketa sozial handienaren sustatzaileek.

Aurkezpenean Euskaraldiko koordinazio mahaiko Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarren Harremanetako kontseilariak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak hartu zuten parte. Emaitzak eta azterketaren egile Lide Rekondok eta Unai Oiartzunek aletu zituzten.

Parte-hartzaileei buruzko datuak berresteaz gain –178.184 norbanako, %77 belarriprest rolean, emakumeak gehienak, eta 24.363 arigune antolatu zituzten 8.309 entitate–, Euskaraldiak hizkuntza portaeretan izandako eragina izan zuten hizpide, horretan sakontzea izan baita ikerketaren ildo nagusietako bat.

Ondorioztatu dute, alegia, pandemiak ariketa asko baldintzatu bazuen ere bigarren Euskaraldiak eragin ziela parte-hartzaileen hizkuntza portaerei. Oro har, irakur daiteke txostenean, «Euskaraldian zehar euskararen erabilerak gora egiten du, eta behera ondoren». 2018an, gainera, handiagoa izan omen zen eragina, lehen edizioak «txip» aldaketa halako bat ekarri zuelako. Oro har, «Gipuzkoan izan da aldaketarik handiena, gune euskaldunenetan eta belarriprestetan». «Aldaketa sakonena», berriz, Bizkaiko belarriprestek sumatu zuten.

Pandemiaren eragina

Euskaraldian gehien zabaldu zen ohitura «euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz egiteko jokabidea» izan zen, eta «lehen hitza euskaraz egiteko ohitura» ere askok hartu zuten, bi horiek baitira aldaketa errazenak parte-har-tzaileen ustez. Zailena izan zen «lehen erdaraz ziren elkarrizketak euskaraz edo ele bitan izatea».

Ariketa kolektibo gisa ere planteatu zen bigarren Euskaraldia, denetariko entitateetan sortu ziren ariguneen bitartez. Euskaraz eroso hitz egiteko aukera eskain tzen duten gune horietan gertatu zena ere aztertu da, eta ikusi dute kanpo ariguneetan errazagoa izan dela ariketa «lanketa sakonagoa» behar duten barne ariguneetan baino. Edonola ere, «gune euskaldunetan barne arigunearen ariketa errazago egin dute, eta kanpo arigunearena, aldiz, erdaldunetan». Ezaugarri soziolinguistikoek, alegia, asko baldintzatu dituzte emaitzak arlo ugaritan.

Ez, agian, pandemiak bezainbeste. Covidak, lehenik eta behin, %21eko hozkada eman zion parte-hartzeari, baina ez zen hori izan kalte bakarra. Kike Amonarrizen hitzetan, «aurretiko-bitarteko-ondorengo faseetan» izan zuen eragina. «Covidaren eragina nabarmena izan da: txapak kalean ikustean, giroan, antolaketan, izen-ematean, mezua zabaltzean, rolak betetzerakoan, parte hartzeko aukeretan. Kaleko presentzia asko gutxitu da pandemiaren eraginez, bagenekien horrek ariketan bertan ere eragingo zuela». Hala ere, partaideek, oro har «balorazio ona egiten dute Euskaraldiaren gainean», eta kaleko eremuan eman zen aurrerapausorik handiena eta egonkorrena «nahiz eta bi rolentzat bertan izan den zailena rolen konpromisoak betetzea».

covid-19

«Covidaren eragina nabarmena izan da: txapak kalean ikustean, giroan, antolaketan, izen-ematean, mezua zabaltzean, rolak betetzerakoan, parte hartzeko aukeretan...»

kike amonarriz

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria

Hirugarren edizioa

«Belarriprest eta ahobiziak eragile aktibo izatea nahi dugu bai euren buruarengan bai ingurukoengan. Gainontzekoentzat eredu izan daitezke parte hartzaileen bizipen eta lorpenak»

bingen zupiria

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua

Aldaketak

«Parte hartzaile askok aurrerapen garrantzitsuak izan dituzte beren inguruneko harremanetan eta euskararen erabileran»

ana ollo

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria

Datuek aurreikuspenak gainditu bazituzten ere, pandemiaren eragina oso nabarmena izan zen. Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariaren hitzetan, 2020ko Euskaraldia covid-19aren testuinguruan gauzatzea egokitu izanak «aurretiko-bitarteko-ondorengo fasetan» izan du eragina. «Covidaren eragina nabarmena izan da: txapak kalean ikustean, giroan, antolaketan, izen-ematean, mezua zabaltzean, rolak betetzerakoan, parte hartzeko aukeretan. Kaleko presentzia asko gutxitu da pandemiaren eraginez eta bagenekien horrek ariketan bertan ere eragingo zuela. Hala ere, partaideek, oro har balorazio ona egiten dute Euskaraldiaren gainean», esan du.

Aurrerapauso nagusia, kalean

Alde kuantiboa, baina, ikerketaren zati bat baino ez da. Norbanakoen zein entitateen jardunari eta jardun horren eraginari buruzko azterketa ere egin da eta, hirugarren ikerketa ildo batean, batzordeen eta prozesuena.

Siadeco ikerketa elkarteko kideek azpimarratu dutenez, Euskaraldiaren parte hartu zuten gehienek euskararen erabilera handitzea izan zuten helburu, eta belarripresten artean pisu handiagoa izan zuen euskaraz egiteko aukera berriak bilatzeak. Izan ere, rolen hautaketa oso lotuta egon zen hizkuntza gaitasunarekin, nahiz eta behin eta berriro gogorarazi antolatzaileek ez zela hori sailkapenaren funtsa.

Aurrerapausorik handiena eta egonkorrena kaleko eremuan eman da, «nahiz eta bi rolentzat bertan izan den zailena rolen konpromisoak betetzea». Dena den, «lehen pausoa ematea lortu da, eta tinkoago eutsi zaio», nabarmendu dutenez. Ikerketak azaleratu duenez, kanpo arigunea sortzea errazagoa iruditu zaie entitateetako kideei, eta barne ariguneak lanketa sakonagoa behar izan du. Horrekin lotuta, gune euskaldunetan barne arigunearen ariketa errazago egin dute, eta kanpo arigunearena, aldiz, erdaldunetan.

Ariguneei dagokienez, ikerketak azaleratu duenez, kanpo-arigunea sortzea errazagoa iruditu zaie entitateetako kideei, eta barne-ariguneak lanketa sakonagoa behar izan du. Hala ere, gune euskaldunetan barne arigunearen ariketa errazago egin dute; kanpo-arigunearena, aldiz, erdaldunetan. Eraginik handiena ariguneetako kideen artean antzematen da —erabilera-mailarik handiena ere, baina gainontzeko harremanetan ere islatu da: arigunetatik kanpoko entitateko kideekin zein entitatekoak ez direnekin. Esan daiteke, horrenbestez, inguruan ere izan dutela eraginik ariguneek.

«Aktibazioaren urtea»

Ikerketaren ondorioak lagungarriak ari dira izaten 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioari begira. Hala, 2022ko ariketa soziala ikusgarriago egin beharra azpimarratu zuten, «aktibazioaren urtea» izango dela azpimarratuz. Kalea berreskuratzea eta ikusgarritasuna areagotzea izango dira, hain zuzen, hirugarren edizioko erronka nagusiak.

Egoera kontuan izanda, Zupiria sailburuak ontzat eman zuen Euskaraldia «unibertso poten tzialaren %15era» iritsi izana. Hala ere, «badu hedatzeko aukera, bereziki hiriguneetan kale presen tzia handituz». «Hirugarren edi zioan, belarriprest eta ahobiziak eragile aktibo izatea nahi dugu bai euren buruarengan bai ingurukoengan. Ahalegin berezia egingo dugu parte-hartzaileen lorpen berriak eskuratu eta hauek ikusgarri egiten», azaldu zuen.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak Euskaraldiaren hirugarren edizioko leloari erreparatu zion: 'Hitzez ekiteko garaia'. «Euskaraldiak hizkuntza ohituren aldaketari eragiten dio. Gaur argitara ematen dugun azterketatik ondorioztatzen den bezala, parte hartzaile askok aurrerapen garrantzitsuak izan dituzte beren inguruneko harremanetan eta euskararen erabileran. Eta horretan jarraitu behar dugu, hizkuntza ohitura aldaketak epe ertain-luzeko prozesuak baitira. Beraz, epe laburreko begiradak alde batera utzi behar ditugu», esan zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kalea berreskuratzen eta ikusgarritasuna aregotzen ahaleginduko da hirugarren edizioa

Kalea berreskuratzen eta ikusgarritasuna aregotzen ahaleginduko da hirugarren edizioa