Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, artxiboko argazki batean. ARIZMENDI

Zaintza «bizitzaren erdigunean» jartzeko uda ikastaroa

Emakundek gogoeta sustatzea helburu duen saioa eskainiko du bihar eta etzi Miramar Jauregian

J. A.

Donostia

Miércoles, 23 de junio 2021, 17:53

COVID-19-k sortutako pandemiak inoiz baino nabarmenago azalarazi du zaintza eta norbere burua zaintzea funtsezkoak direla. Ideia hori gizarteratzeko eta zaintza bizitzaren erdigunean jartzeko beharrari buruzko gogoeta sustatzeko saioa egingo du bihar eta etzi Emakundek Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) udako ikastaroetan.

Publicidad

Emakundek antolatutako 'Bizitzaren zaintza erdigunean jarriko duen gizarte baterantz urratsak' ikastaroa Donostiako Miramar jauregian izango da. Aurrez aurre ospatuko da eta, bertaratu ezin direnentzat Zoom zerbitzuaren bitartez zuzenean parte hartzeko aukera eskainiko da.

Zaintza-lan horiek, hein handi batean, «ikusezinetik eta emakumeen eskutik konpontzen» direla azpimarratu du Emakumearen Euskal Erakundeak, bai ordaindutako lanaren bidez, bai ordaindu gabeko lanaren bidez.

Hausnarketako gunea bihurtzeko asmoa

Ikastaroaren helburua hausnarketarako gune bihurtzea da, zaintza eredua feminismoaren ekarpenetatik eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko erantzunkidetasunaren ikuspegitik birpentsatzeko. Hala, ikastaroan eredu ekonomiko eta soziala aztertuko da, bizitzaren zaintza sistemaren erdigunean egon dadin, eta zaintzaren inguruko itun kolektiboak sustatzeko estrategia berriak identifikatzen saiatuko dira.

Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handietako bat da, Emakundek oroitu duen bezala, baita zaintzak baloratu eta banatzeko beharra hainbat esparru programatikotan jasotako helburua dela, hala nola Nazio Batuen Erakundeak (NBE) bultzaturiko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan, edo EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean

Publicidad

Era berean, 'Nork zaintzen du? Zaintzaren antolaketa sozialari buruzko ekarpenak' argitalpena aurkeztuko da ikastaroan. Arloan adituak diren eta akademian eta feminismoan erreferente diren pertsonen ekarpenak biltzen ditu. Maria Angeles Duran Soziologiako katedradunak eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko ikerketa irakasleak koordinatu du lana. Duran, era berean, ikastaroko hizlarietako bat da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad