Borrar
irekia

Gela itxien kopuruak gora egiten jarraitzen du 253 ikasgelekin

«Une bakoitzen egoera epidemiologikora ahalik eta ondoen egokitzen gara eta aurrez-aurreko hezkuntzaren aldeko apostu irmoa mantentzen dugu», esan du Jokin Bildarratz sailburuak

Ane Urdangarin

San Sebastián

Ostirala, 5 otsaila 2021, 14:35

Comenta

Covid-19aren pandemiak ikastetxeetan duen eraginak okerrera egin du, azken egunetan bezala. Hezkuntza Sailak iragarri duenez, 253 gela itxita daude koronabirus kasuengatik, atzo baino 20 gehiago, 144 ikastetxetan. Ikasturteko daturik altuena da, bi urtetik unibertsitatez kanpoko 17.554 eskolen %1,33.

Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino) eta ostiral honetan itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 1,44 da. Gaur ez dago zurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxerik, Gasteizko Judamendik ateak ireki ostean.

Ildo honetatik, koronabirusaren eraginari buruz galdetu diote Jokin Bildarratz sailburuari Euskal Legelbitzarrean kontoleko Osoko Bilkuran. EH Bilduko Ikotz Arresek ikasturtea modu presentzialean bukatu ahal izateko ezohiko neurriak hartzeari buruz galdetu dio. Bildarratzek Hezkuntza Saila Osasun sailarekin koordinatuta ikastetxeetan aplikatzen diren neurri eta protokoloak «etengabe» berrikustean ari dela erantzun dio.

«Hezkuntza Saila Osasun sailarekin koordinatuta ikastetxeetan aplikatzen diren neurri eta protokoloak etengabe berrikustean ari da»

jokin bildarratz | sailburua

«Une bakoitzen egoera epidemiologikora ahalik eta ondoen egokitzen gara eta, honen bidez, aurrez-aurreko hezkuntzaren aldeko apostu irmoa mantentzen dugu», azaldu du sailburuak. «Dauzkagun neurriak betetzen eta berriak aztertzen eta hartzen ari gara, beti ere adituen gomendioak jarraituz eta adostasuna lortuz», gaineratu du Bildarratzek. Sailburuak berretsi du aurrez-aurreko hezkuntzaren alde egiten duten apostua «argia eta gardena» dela, eta nabarmendu du «gure ikasleen garapen emozionalean honek dituen onurak», adituen esaten duten bezala.

Bildarratzek irakasleen plantila sendotu dutela ere gogorarazi du, 1.064 irakasle gehiagorekin, baita jangelako laguntza zerbitzuak ere, 1.157 monitore eta ofic-eko langile berriekin. «Itunpeko sarearen eta baliabideen hornidura ere sendotu dugu, 107 milioi eurorekin», nabarmendu du.

Familiei zorroztasunez jokatzeko deia

Gabonaz geroztik ikasleen artean ematen ari diren kutsadura kasuen gorakada dela-eta, Osakidetzak familiei eskatu die etxean zuhurtziaz eta zorroztasunezjokatzeko konfinatuta dauden seme-alabekin. Ikastetxe batzuk ohartarazi dute badaudela PCR frogaren emaitza jakin gabe eskolara eramaten dituzten umeak, baita kutsatuta dauden zantzuak dituztenak ere. Zentzu honetan, gogorarazi dute nahiz eta lehenengo PCR frogaren emaitza negatiboa izan, ezinbestekoa dela hamar eguneko konfinamendua errespetatzea. Etxean itxialdian dauden bitartean ezin dutela bisitarik jaso eta, ahal den heinean, gela baten isolatuta egotea gomendatzen die.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gela itxien kopuruak gora egiten jarraitzen du 253 ikasgelekin

Gela itxien kopuruak gora egiten jarraitzen du 253 ikasgelekin