Borrar
Morquecho

'Surf eta Zientzia' zikloa osasunean duen eragina aztertzeko

Asteazken honetan, otsailak 23, Donostiako Okendo Kultur Etxean eta saioa streeaming bidez zein EITB bitartez jarraitu ahalko da

Astelehena, 21 otsaila 2022, 17:05

Comenta

Surfak osasunean duen eragina aztertuko dute asteazken honetan, otsailak 23, 'Surf eta Zientzia' zikloan, Donostian. Hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Kulturak antolatu dute eta surfak giza gorputzarekin duen harremana eta osasunean dituen eraginak aztertuko dira bertan.

Aitor Santisteban Leguina Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Jarduera Fisiko eta Kiroletan doktore, surflari eta Basque Teameko surflarien prestatzaile fisikoa ('Surfa praktikatzen duten kirolari ez profesionalen ezaugarri morfologiko, fisiologiko eta teknikoak') eta Julen Ucin Gurrutxaga EHUko irakasle, kirol medikuntzako mediku espezialista eta Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeko medikua ('Kantauri itsasoko ur hotza, surflarion etsai nagusia') izango dira hizlariak.

Urtarrila eta apirila bitartean hilero topaketa bat antolatuko da Okendo Kultur Etxean non zientzia eta surfeko adituek gaia hainbat ikuspegitik jorratzeko, hala nola fisika, meteorologia, osasuna, kirola edo ingeniaritzatik. Euskaraz izango dira nagusiki eta ez da beharrezkoa ezagutza zientifikorik bertaratzeko, jakin-mina besterik ez.

Julen Ucin Gurrutxaga, Euskaltel-Euskadi ProCycling Team taldeko medikua eta Aitor Santisteban Leguina, Basque Teameko surflarien prestatzaile fisikoa, surfak fisiologiaren eta osasunaren ikuspegitik giza gorputzean duen eraginaz arituko dira 'Fisiologia eta osasuna surfean' hitzaldian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioa 18:00etan hasiko da eta streaming bidez ikusi ahal izango dira EITBren Kosmos kanalaren bidez. Hitzaldiak euskaraz izango dira eta sarrera librea eta doakoa izango da, aretoko eserlekuak bete arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Surf eta Zientzia' zikloa osasunean duen eragina aztertzeko

'Surf eta Zientzia' zikloa osasunean duen eragina aztertzeko