Borrar

Oncoliberyx proiektuan ekarpena egin du UPV/EHUk

Nanobiocel taldeak mikrofluidikoan oinarrituta immunoterapia eta minbizia prozesuetan farmakoak askatzeko garatu duen sistema baliatu du PharmaMar enpresa farmazeutikoak

Igandea, 1 urtarrila 2023, 12:37

Comenta

PharmaMar enpresa farmazeutikoak koordinatzen duen Oncoliberyx proiektuan ekarpen oso garrantzitsua egin du UPV/EHUk José Luis Pedraz buru duen NanoBioCel ikertaldearen bidez. Teknologia mikrofluidikoan oinarrituta immunoterapia eta minbizia prozesuetan farmakoak askatzeko garatu duen sistema berrietan duen esperientzia eta ezagutzaren bidez hain zuzen ere.

Ekimenak estrategia berriak garatu nahi ditu itsas jatorriko farmako onkologikoak administratzeko eta konposatu aktibo onkologikoen ezpezifikotasuna areagotzeko, haien toxikotasuna eta bigarren mailako efektuak murriztuz eta, aldi berean, haien efektu terapeutikoak handituz.

Egitasmoak parte hartzen du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren 2022ko lankidetza publiko-pribatuko proiektuen deialdian eta 3,49 milioi euroko finantzaketa du, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsen kontura. Oncoliberyx aitzindaria da azken hogeita hamar urteetan minbiziaren kontrako itsas jatorriko medikamentu berrien garapenean. Industria Ministerioak duela gutxi bikaintzat jo dituen Espainiako hamar enpresa farmazeutikoetako bat da, industria eta ekonomia ikuspegitik eta baita bere ikerketa, garapen eta berrikuntzagatik ere.

ONCOLIBERYX proiektuak biltzen ditu nanoteknologian eta onkologian puntakoak diren goi hezkuntzako erakundeetako lau ikertalde (UPV/EHU, Universidade de Santiago de Compostela, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitateko CIME), helburua izanik lortzea PharmaMar bildumaren itsas konposatuetan oinarritutako terapia onkologiko berriak sortaraz ditzaketen formulazioak.

UPV/EHUren Nanobiocel taldeak ekarpena egingo dio proiektuari teknologia mikrofluidikoan oinarrituta immunoterapia eta minbizia prozesuetan farmakoak askatzeko garatu duen sistema berrietan duen esperientzia eta ezagutzaren bidez. Gaur egun, minbizia bigarren heriotza arrazoia da mendebaldeko herrialde garatuetan. Gaixotasun horren mekanismo biologikoak argitzeko egin diren aurrerapen nabarmenak eta ikuspegi terapeutiko berriak gorabehera, farmako hauek eragiten dituzten bigarren mailako efektuen gaineko kezkak bultzada eman dio erregimen eta formulazio terapeutiko selektiboago eta eraginkorragoen ikerketari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oncoliberyx proiektuan ekarpena egin du UPV/EHUk

Oncoliberyx proiektuan ekarpena egin du UPV/EHUk