Aitor Martinez. Nuria Gonzalez. UPV/EHU
Aitor Martínez de Aguirre | UPV/EHUko ikerlaria

«Jarduera fisikoak loaren kalitatea hobetzen du»

Hala ondorioztatu du Aitor Martínez de Aguirre UPV/EHUko ikerlariak egindako doktorego tesiak

DV

Jueves, 23 de diciembre 2021, 13:13

Ariketa fisiko aerobikoak gehiegizko pisua/obesitatea eta hipertentsio arteriala dituzten pertsonen sedentarismoa murriztu eta loaren kalitatea hobetzen du. Hala ondorioztatu du Aitor Martínez de Aguirre Betolaza UPV/EHUko ikerlariak defendatu berri duen doktorego tesiak. Honen helburu nagusia fisikoki aktibo ez diren pertsonen, kirolaren eta loaren kantitate eta kalitatearen arteko harremana aztertzea izan da.

Publicidad

«Gehiegizko pisua/obesitatea eta HTA dituzten pertsona fisikoki ez aktiboen artean loaren nahasmenduak (loa iraupen laburrekoa eta eraginkortasun eskasekoa izatea) tentsio arterial altuarekin eta obesitate abdominalarekin lotuta daudela berresten du emaitzen analisiak», azaldu du Aitor Martínezek. Beste alde batetik, ez zuen ematen loaren eredua biztanleria horretako BBG mailarekin lotuta zegoenik.

Azterketan ariketa fisiko aerobikoko 16 asteko zenbait programak bihotz modulazio autonomoan eta hemodinamikoan dituzten ondorioak ere aztertu dira 'Exerdiet-HDA' ikerketan. Denbora horretan gehiegizko pisua edo obesitatea dituzten 242 pertsona fisikoki ez aktibok parte hartu dute eta dieta hipokaloriko bat egin dute.

Emaitzak fidagarri egiteko aurretik eta ondoren parte hartzaile bakoitzari proba hauek egin zitzaizkion: tentsio arterialaren, bihotz-biriketako gaitasunaren (BBG), jarduera fisikoaren mailaren, jokabide sedentarioaren eta loaren kalitatearen neurketa antropometrikoak.

Bere ondorioen arabera, portaera sedentarioaren eta intentsitate ertain-handiko jarduera fisikoaren arteko aldeak baliagarriak izan daitezke populazio baten osasun profila definitzeko. «Gainbegiratutako ariketa fisiko aerobikoko programa eraginkorra izan zen gehiegizko pisua/obesitatea eta HTA dituzten pertsona helduen jarduera mailak handitzeko, portaera sedentarioa murrizteko eta loaren kalitatea hobetzeko. Azelerometria eta IPAQ bidez neurtutako datuak ez ziren konparagarriak, baina bai osagarriak», nabarmendu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad