

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 18 de enero 2025, 11:25
Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta DIPC-Donostia International Physics Centerren lanean diharduen Tom Broadhurst Ikerbasqueko ikertzailea partaide duen nazioarteko astronomo-talde batek banakako 40 izar baino gehiagoren argazkiak atera ditu, argia gugana bidaltzeko unibertsoaren adinaren erdia behar izan duen urrun-urruneko galaxia batean.
NASAren James Webb Teleskopio Espaziala (JWST) erabiliz, Lurretik ia 6.500 milioi argi-urtera kokatutako galaxia bat ikusi zuten, unibertsoak egungo adinaren erdia zuen unekoa. Urruneko galaxia honetan, taldeak grabitazio-lenteen erabilera eta JWSTaren sentsibilitate handiari esker ikus daitezkeen banakako 44 izar identifikatu zituen.
Aurkikuntza Nature Astronomy aldizkarian argitaratu da, eta aurrekaririk gabeko lorpena izan da: urruneko unibertsoan antzemandako banakako izar kopururik handiena. Gainera, unibertsoko misteriorik handienetako bat ikertzeko bidea ireki du: materia iluna.
Astrofisikariek JWSTak Dragoiaren Arkua deritzon galaxia bati ateratako argazkiak ikuskatzean aurkitu zituzten aipatutako izarrak, Abell 370 izeneko galaxia-kumulu masibo baten atzean. Grabitazioaren eraginez (kumulu horren masa handi-handiaren ondorioz), grabitazio-lentearen efektua deritzona gertatzen da, atzean dagoenaren (Dragoiaren Arkua) argia deformatuz eta ohiko espiralaren ordez (horixe baita efektu hori gabe ikusiko litzatekeena) proportzio kosmikoak dituen korridorea ikusaraziz.
Taldeak Dragoiaren Arkuaren barruko izar bakoitzaren koloreak aztertu eta izar horietako asko supererraldoi gorriak direla ikusi egiaztatu zuten, Orion konstelazioan bizitzaren azken aldietan dagoen Betelgeuseren antzekoak. Aurreko aurkikuntzetan, Rigel eta Deneb bezalako supererraldoi urdinak identifikatu ziren nagusiki, gaueko zeruan dauden izarrik distiratsuenetakoak. Ikertzaileen esanetan, izar-moten arteko desberdintasun horretan, nabarmentzekoa da JWSTen behaketek du uhin infragorrien luzeretan duten gaitasuna.
Galaxia gehienek, Esne Bidea barne, hamarnaka mila milioi izar dituzte. Andromeda bezalako galaxia hurbiletan, zientzialariek izarrak banan-banan ikus ditzakete. Hala ere, milaka milioi argi urtera dauden galaxietan, izarrak konbinatuta agertzen dira, izan ere, haien argiak milaka milioi urte egin behar izaten du gugana iristeko, eta hori etengabeko erronka da galaxiak nola sortu eta bilakatzen diren aztertu nahi duten zientzialarientzat. Oso urrun dauden galaxiek orban lauso eta gandutsua dirudite, eta banakako ezin zenbatu ahal izarrek osatuta dauden arren, orain arte ezinezkoa izan da horiek banan-banan identifikatzea, teleskopioen mugapenen ondorioz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.