Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Askabide, 2020ko Emakunde Saritua.

Berdintasunerako Emakunde Sariaren 2021eko deialdia, irekia

Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 31an bukatuko da eta sariaren diru kopuru gordina 14.400 eurokoa da

DV

Lunes, 27 de septiembre 2021, 12:31

Emakumeek egindako lana aintzat hartzeko eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko egindako lanetan nabarmendu direnak saritzen dituen Berdintasunerako Emakunde Sariaren 2021eko ediziorako deialdia ireki du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak.

Publicidad

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko aitortza egitea da helburua, bai eta sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzeko egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 31an bukatuko da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak irizpide batzuk hartuko ditu, neurria berberean: hutagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea; emakumeen lana aintzat hartzeko eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko, eta sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzeko egindako jardun, ekintza, lan eta proiektuek berez duten garrantzia, eta jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Ordutik sari bakarra ematen da, eta sarituen artean daude Mari Jose Urruzola (2006), Bizkaiko Emakumeen Asanblada (2008), Lilaton taldea (2009), Irun eta Hondarribiako alarde mistoak (2011), La Posada de los abrazos elkartea (2013), Hitzez emakume baserritarren elkartea eta Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarea (2015), Virginia Imaz pailazoa (2017) eta Askabide elkartea (2020).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad