

Secciones
Servicios
Destacamos
Martes, 13 de diciembre 2022, 14:36
Adimen artifizialaren alorrean erabiltzen diren algoritmo gehienek adideetatik ikasten dutenez, erabiltzaileon ohitura hobegarriak ere bereganatzen dituzte. Horietako arazo bat da genero-alborapena, adibideetan dauden alborapen eta estereotipo sozialak ere ikasi eta errepikatzeko joera baitute.
Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan espezializatuta datoen Orai adimen artifizialeko languneak ohar baten bidez azaldu duenez, «itzulpen automatikoko sistema neuronalek ere arazo hori dute, eta entrenamendu-adibideetan ageri den genero-alborapena itzulpenetara eramaten dute». Bi adibide argigarri eman dituzte. Euskaratik gaztelaniara eraman nahi nada 'nire ama errementaria da' esaldia, seguruenik ordaina izango da 'mi madre es herrero'. Aldiz, 'nire aita erizaina'-ren itzulpena izango da 'mi padre es enfermera'.
Horrenbestez, «itzulpen automatikoko sistemen erabilera masiboa dela eta, halako genero-alborapenak iraunarazteko eta areagotzeko arriskua dago. Genero-alborapenaren arazoa kudeatzea ez da erraza, eta are gutxiago itzulpena generorik gabeko hizkuntza batetik egiten denean, hala nola euskaratik».
Oraik, hain zuzen ere, generorik gabeko hizkuntzentzat baliagarria den teknika berritzaile bat ikertu eta garatu du, eta aurkitu dute algoritmoari gizonezko erizainak egon badaudela erakusteko modua.
Proposatutako teknikak bi metodo uztartzen ditu: «Alborapena duen sistema neuronalak adibide orekatuetatik ikasiz alborapen hori zuzentzeko metodo bat, eta sistema neuronalari generorik gabeko hizkuntzan genero-informazioa modu esplizituan txertatzeko metodo bat», adierazi du Oraiko NLP teknologietako ikertzaile Ander Corralek.
Ikerketa honen emaitza oso baliagarria izango da itzultzaile automatikoek duten genero-alborapena zuzentzeko; bereziki, generorik gabeko hizkuntzetatik itzultzeko aukera ematen duten itzultzaile automatikoena. Halaber, «sortutako teknika konputazionalki arina da, eta ez da konplexua produkzioan dauden sistemetan txertatzea —erantsi du Oraiko NLP teknologietako arduradun Xabier Saralegik—. Teknika honi esker, genero-alborapenik gabeko itzulpen automatikotik hurbilago gaude; pauso garrantzitsua da hau genero-alborapenik gabeko itzulpen automatikoak lortzeko norabidean».
Ikerketa-lan hau itzulpen automatikoaren alorreko konferentziarik prestigiotsuenean aurkeztu dute Oraiko ikertzaileek, abenduaren 7 eta 8an izan den Itzulpen Automatikoko Zazpigarren Konferentzian (Seventh Conference on Machine Translation - WMT22). Nabarmendu dutenez, «lan honek agerian jartzen du adimen artifizialaren ikerketari ikuspegi etiko batetik heltzen diola Oraik, eta gure gizartearen gaur egungo erronkei aurre egiteko konpromiso finkoa duela».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.