Alares saria jaso du Emakundek
Berdingune atari tematikoaren bidez eskainitako zerbitzuagatik eskuratu du aitortza erakundeen arloan
I. M.
Larunbata, 1 uztaila 2023, 17:18
Emakundek Gizarte erantzukizunari buruzko 2023ko Lehen Alares Saria jaso du Madrilen, Berdingune atari tematikoaren bidez «arlo horretan erakutsitako bikaintasunagatik». Erakundeek kontziliazioaren, erantzukidetasunaren eta gizarte-erantzukizunaren alde egiten duten lana goraipatzen dute sariek.
Berdingune berdintasunari buruzko atari tematikoa da, eta Emakundk kudeatzen du 2008tik. Euskal Autonomia Erkidegoaren erreferentziazko ataria da emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez, eta gure erkidegoan arlo horretan dauden baliabide, programa eta zerbitzu publiko guztiak biltzen ditu.
Webguneak lau gai-multzo nagusi ditu: politika publikoak, emakumeen ahalduntzea, emakumeen aurkako indarkeria eta kontziliazioa eta erantzunkidetasuna. Azken atal honetan, zainketen erantzunkidetasun sozialari eta bizitza pertsonala, familiakoa eta profesionala uztartzeari buruz euskal administrazio publikoek eskaintzen dituzten baliabide nagusiak biltzen dira. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak kontziliaziorako garatzen dituen laguntzen ildoak eta neurriak jasotzen dira, bai eta Emakundek enpresekin eta erakundeekin egiten duen lana ere erantzunkidetasuna eta kontziliazioa sustatzeko.
Emakundeko idazkari nagusi Josune Irabienek eta Emakundeko erakunde arteko lankidetzaren arloko arduradun Ander Bergarak jaso dute saria Rafael del Pino Fundazioaren Auditorioan egin den ekitaldian.