EITB

2021eko EITB Maratoiak 885.951 euro bildu ditu alzheimerra ikertzeko

Biharko 22:00ak arte dohaintzak egiteko aukera izango da 900 840 750 telefonoan eta martxoaren 31a arte Bzum bitartez

DV

Viernes, 17 de diciembre 2021, 14:27

2021eko EITB Maratoiak 885.951 euro bildu ditu alzheimerra ikertzeko. Alzheimer gaitza izan da, hain zuzen ere, EITBk bere hogeita bigarren maratoi solidariorako aukeratu duen gaia, Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da lelopean. Euskal gizartearen proiektu solidario bihurtuta, beste behin ere elkartasun egun handia bizi izan du EITB Maratoiak abenduaren 16 honetan. EITBk bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie kausa honekin bat egin duten guztiei, egindako ekarpen eta ahaleginagatik.

Publicidad

Atzoko elkartasun egun handian zehar diru-laguntzak batzeko ahalegin berezia egin zuten EITBko hedabide guztiek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta eitb.eus). 150 aurpegi ezagun inguruk EITB Maratoiarekin bat egin zuten eta 900 840 750 doako telefonoa hartzen aritu ziren Bilboko egoitzako Multibox aretoan kokatutako dei-gunean.

Telefono horretan, eitb.eus-en bidez eta Caixabank, Laboral Kutxa eta Kutxabankeko kontuetan ere jaso ziren ekarpenak. Baita Bizum bitartez ere (33478). Oraindik kopuruak gora egin dezake, larunbatera arte (22:00ak arte) telefonoa zabalik egongo baita; gainera martxoaren 31a arte egongo da aukera alzheimerra ikertzeko ekarpenak online eta Bizum bidez egiteko.

Euskal gizarteak elkartasuna adierazi nahi izan du beste behin ere, eta aurten alzheimerraren aurkako borroka izan da nagusi, oroitzapeni lotutako komunikazio kanpaina batekin. Hala, aste hauetan zehar, EITB Maratoiaren webgunean 850 ekarpen baino gehiago partekatu dira, oroitzapenak zein bertsioak.

Dohaintzak ere bildu dira, noski, asko eta asko dei-gune horretan. Zehazki, 3829 dei jaso dira bertan. Jasotako batez besteko ekarpena 88,41 eurokoa izan da, eta dohaintza errepikatuena 50 eurokoa. Azpimarratzekoa, pertsona partikular batek egindako 30.000 euroko ekarpena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad