45,6 milioi euro bideratuko dira 2015ean euskara sustatzeko diru-laguntza deialdietan

Laguntzen kopurua mantendu egin da 2014ko deialdiarekin alderatuta eta helduen alfabetizatzeari eta euskarazko hedabideei zuzendutako laguntzek jasoko dute diru gehien

Joseba Zubialde

Lunes, 29 de diciembre 2014, 12:52

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015ko diru-laguntzek, guztira, 45,6 milioi euroko diru kopurua bideratuko dute euskara eta bere erabilera sustatzera. Diru kopuru horretatik 42.0287.500 euro sailburuordetzaren zazpi diru-laguntza deialdien bitartez, HABE barne, emango dira, eta gainontzeko 3.436.630 euro proiektu zehatzetarako lankidetza hitzarmenen bidez.

Publicidad

Hurrengo urterako diru-laguntza programak 2014ko kopuruetan egongo dira, kasu batean izan ezik. Euskaltegietako ikasleentzako laguntza zuzenei bideratutako aurrekontua 800.000 eurotik milioi bat eurora igo da, HABEren ikasmaila ofizialen bat gainditzen duten ikasleei zuzendua.

Helduen euskalduntzera 30.860.000 euro bideratuko ditu sailburuordetzak 2015an, diru-laguntza programen %68. Kopuru hori udal euskaltegien (11.340.000 euro), euskaltegi pribatu homologatuen (18.300.000), euskal etxeen (220.000) eta ikasleentzako zuzeneko diru laguntzen (milioi bat euro) artean banatuko da.

Hori izango da hurrengo urterako diru-laguntzen zatirik handiena jasoko duen multzoetako bat. Bere atzetik euskarazko hedabideei zuzendutako diru laguntzak daude, 4.875.000 eurorekin. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxxi Baztarrikak, hedabideek euskararen erabilera sustatzeko duten garrantzia azpimarratu du astelehen honetan Donostian, deialdi honen helburua horiek sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortzea dela azalduz, bezeroei begira irismen maila indartzeko.

Ildo horretatik jarraiki, beste deialdi batean, nagusiki gaztelaniaz diren hedabide idatzien eta albiste agentzien edizio digitaletan euskararen presentzia areagotzeko diru-laguntzak aurkeztu dira, 400.000 euroko aurrekontua dutelarik. Euskaldunek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea modu eraginkorrean betetzea du xede eta, era berean, hizkuntza ohituretan eragitea euskaraz baliatzeko ohitura sortuz eta interneteko euskarazko edukiak gehituz.

Publicidad

Euskalgintza deialdia ere abiatuko da hurrengo urtean, 979.200 euroren bitartez, euskararen erabilera sustatzeko proiektuak dituzten enpresa eta elkarte pribatuei zuzendutakoa. Horrekin batera, LanHitz deialdia ere bideratuko da, 1,594.800 euroko aurrekontuarekin, Euskal Autonomi Erkidegoko entitate eta enpresa pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko helburuarekin.

Aipaturiko bost deialdi hauek astelehen honetan bertan argitaratu dira. Hala ere, 2015ko urtarrilean argitara emango dira beste bi. Alde batetik, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia/Euskararen Sustatzeko Ekintza Plana deialdia (EBPN/ESEP), 2.771.000 eurorekin, Euskal Autonomi Erkidegoko udalei eta udalez gaindiko erakundeei zuzendutako diru laguntzak. Bestalde, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) euskarazko baliabideak eta aplikazio berriak sortzen eta garatzen dituzten ekimenei zuzenduriko deialdia irekiko da, 807.000 euroko aurrekontuarekin.

Publicidad

Berrikuntzak

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2015ko diru-laguntza deialdiek dakartzaten berrikuntzak azaldu ditu astelehen honetan Donostian. Horien artean, LanHitz programaren barruan, egitasmo pilotu bat martxan jarriko dela adierazi du, horren bitartez hizkuntza kudeaketan aurreratuen dauden enpresek euskaraz lan egin dezaten. Era berean, eta azken horretan bertan, multzo berezi bat eskainiko zaie elkargo profesionalek bultzaturiko ekimeneei horietako profesionalek euskaraz lan egin dezaten, adibidez, beraien lana euskaraz egiten duten abokatu eta prokuradoreak.

Hortaz aparte, hurrengo urteko deialdietako beste berrikuntza gira EBPN/ESEP diru-laguntzen deialdia bi urterako zabalduko dela azaldu du Baztarrikak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad