Borrar
Pedro Martínez
Txillardegi omenduko dute haren heriotzaren 12. urteurrenean

Txillardegi omenduko dute haren heriotzaren 12. urteurrenean

'Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak' antolatu du eta Kike Amonarriz izango da gonbidatu

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 6 de enero 2024, 10:36

Duela 12 urte, 2012ko urtarrilaren 14an, hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle, hizkuntzalari, euskaltzale eta politikaria 82 urte zituela eta urteurrena baliatuta 'Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak' azken urteetan egin duen bezala, haren figura omentzeko ekitaldi xumea antolatu du Donostiako Antigua auzoko Txillardegi Plazan (Gaskuina Plaza), eguerdiko 12:00etan.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 2024ko omenaldian «euskarak bizi duen oldarraldia» izango da ardatz nagusia eta gonbidatua Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izango da. Txillardegik egindako ekarpena gogora ekarriko du, baita egun euskarak dituen erronkak aztertu eta hauei nola aurre egin landu ere. Horrekin batera, lore eskaintza, aurreskua, bertsoak, kantuak eta dantza izango dira, «denon artean Txillardegiri zor zaion aitortza aldarrikatzeko» eta eskaerari beste urtebetez eusteko. Besteak beste, Donostiako Udaleko Udal Liburutegi Zentralari haren izena jartzea «Martin Ugaldek, Koldo Mitxelenak edota Elvira Zipitriak Donostian duten modu berean, Txillardegik ere bere eraikina izatea merezi duelako Donostian».

Azken urteetan egindako lanean herri plataformak 2019an Korrikak eginiko aitormena, EHUko Donostia Campuseko Carlos Santamaria Zentroan zabaldutako Txillardegi Erakusketa Aretoa, Klusterraren eskutik sorturiko 'Txillardegi Hausnarketa Saria' eta Euskaltzaindiak Mauleko udaletxean antolatutako erakusketa, besteak beste nabarmendu ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txillardegi omenduko dute haren heriotzaren 12. urteurrenean