Lehiaketako txapeldunak, Eneko Goia alkatea eta Gero Axular Dantza Taldeko ordezkariak. Argazkiak Felix Morquecho
Donostiako Santo Tomas Feria | Baserritar Jantzien Lehiaketa

Baserritarrez bai, beti dotore

Baserritar Jantzien lehiaketan 40 lagunek hartu dute parte, «egin duen eguraldiarekin, erantzuna bikaina izan da»

Iker Marín

San Sebastián

Jueves, 21 de diciembre 2023, 17:30

Nahiz eta egun osoan zehar ahalegindu, euriak eta haizeak ezin izan dute Donostiako Santo Tomas Feriarekin. Aterkiak non-nahi ikusi dira, baita baserritar jantziak ere. ... Donostiarren urteko egun kuttunetako bat bertan behera uzteko zerbait gehiago behar da. Galdetu diezaietela bestela etxetik bere baserritar jantziekin txukun eta dotore atera direnei. Hauetako askok eguerdian Boulevardean Gero Axular Dantza Taldeak antolatu den Donostiako Baserritar Jantzien V. Lehiaketan parte hartu dute. Guztira 40 izan dira. Gurutze Telleria, lehiaketako arduraduna, pozik zegoen lehia amaitu zenean: «Egin duen eguraldirako, 9 bat jarriko nioke lehiaketari. Zaila da eduki dugun euriarekin baserritarrez jantzita ateratzea eta asko eskertzen dugu parte-hartzaileek egin duten esfortzua».

Publicidad

Agustina Odriozola, Haizea Burguera eta Eki Urruzmendi txapeldunak, Goia alkatea eta Unzurrunzagarekin, Gero Axular Dantza Taldeko zuzendaria.

Aurten bost sail desberdin eduki ditu lehiaketak. Taldeak, haurrak (neska eta mutila) eta helduak (gizona eta emakumea). Talde garailea Nora, Maddi, Ane, Ainhoa eta Nahiak osatutakoa izan zen. 16 urteko lagun taldea, Axular Ikastolako ikasleak. «Oso pozik gaude», zioten Eneko Goia alkateak emandako 150 euroko txeke erraldoia jaso ostean. Aieten dagoen ikastola horretako ikasleak ere izan ziren haurren lehiaketako garaileak: Eki Urruzmendi (12 urte) eta Haizea Burguera (11 urte). Helduen atalean, azkenik, Jagoba Astiazaran zestoarrak irabazi zuen gizonen artean eta Agustina Odriozola azkoitiarrak emakumeen artean. Leire Bellosok ere aipamen berezia jaso zuen. Xabier Mendizabal, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria, eta Ane Martinez, Gero Axular Dantza Taldearen arroparen disenatzailea, izan ziren epaimahaia osatu zutenak.

Aiton-amonen adibidea

Lehiaketaren 5. edizioa ospatu zen atzo. Ideia Gero Axular Dantza Taldearena izan zen. «Guk lan dezente egiten dugu euskal jantziarekin eta guretzako altxor bat da, gure kulturaren zati bat da. Gaiarekin bueltaka hasi ginen, Santo Tomas Feriaren harira eta ideia ona iruditu zitzaigun ohikoa den baserritar janzkera txukuntzeko», dio Juan Luis Unzurrunzaga taldeko sortzaile eta zuzendariak. Donostia Festak baiezkoa eman zien eta txapelketa azken urteetan ospatzen ari da jada.

Lehiaketa honekin bilatzen dutena da «jendea dotore janztea. Zaindu egin behar da baserritar jantzia, gure aiton-amonen moduan jantzi behar gara. Beraiek garrantzi handia ematen zioten. Ez zeukaten dirurik baina dotore joaten ziren». Gure arbasoean antzera, forma, txukuntasuna eta dotoretasuna «pixkanaka bere lekua hartzen ari dira Santo Tomas Ferian janzteko moduan».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad