Sucic y Barrene celebran el primer gol. F. de la Hera
Bost penaltiak

Eskuzabal batzuk zein besteak

Viernes, 21 de febrero 2025, 01:00

  1. 1

    Inoiz asmatuko ote dugu Imanolen hamaikakoa?

Zur eta lur utzi gintuen Danimarkan ateratakoak –ustekabeko debuta barne– eta atzokoan askok antzeko bidetik joango zela uste genuenean, hitzordu garrantzitsuetarako gordetzen duen hamaikako horietako ... bat atera zuen zelaira oriotarrak. Ez zuen ez 'realkeriarik' nahi.

Publicidad

  1. 2

    Eskuzabalegi ibil ziren bi taldeetako jokalariak

Laster etorri zen partidako lehen oparia, Bechen eskutik, Galiziako aztiak ongi baino hobeto probestu zuena, baina ez zen bakarra izan: galerak, pase kaskarrak, penaltiak, txartelak... Partida entretenigarria eskaini zigun horrek, bai, baina batek baino gehiagok Imanolen armonia ere entzungo zuen aldagelan.

  1. 3

    Sucic protagonista, onerako eta txarrerako

Merezi zuen kroaziarrak gola eta atzo, gainera, bi egin zituen, taldekide eta zaleen gozamenerako. Denboraldiko fitxaketarik onena dela berresten ari da partidaz partida. Ikusi beharko da bere belaunak nola amaiatu zuen. Ongi daki erdilariak zer den lesio larri bat izatea eta atzokoan irribarretsu zegoen.

  1. 4

    Ondo aprobetxatutako minutuak

Pozgarria da Zakharian berdegunean ikustea –bere kalitatea agerian utzi zuen asistentzia bikain batekin–, baita Turrientes bera ere aspaldian ez bezala. Marinek ere oso baliagarria izan daitekeela erakutsi zuen eta Oskarssonek 9aren ukiturik ez duela galdu.

Publicidad

  1. 5

    19 partida hiruzpalau egunean behin

Urtarrilaren 13az geroztik hiruzpalau eguneko atsedena baino ez du izan taldeak partida batetik bestera. Dagoeneko 12 norgehiagoka jarraian jokatuko ditu: 7 garaipen eta 5 porrot. Beste 7 izango ditu orain segidan, arnas hartzeko tarterik gabe, baina ezin etsi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad