Nerea Eizagirre, jugadora de la Real Sociedad, en rueda de prensa RS
Emakumeen liga

Eizagirre: «Partida guztiak gogorrak izango dira hemendik aurrera»

Europa jomuga ·

Realeko kapitainak «talde askok atzean itxarongo gaituztela» aurreratu du eta Eibarren aurkako partidatik «asko ikasiko dugula» aitortu du

Gaizka Lasa

Donostia

Miércoles, 9 de marzo 2022, 16:11

Nerea Eizagirre Realeko kapitainak «liga gogorra dagoela» azpimarratu du gaur Zubietan, izan ere «sailkapenean goikaldean dagoen taldeak jokoan asko badu ere behekoek ere asko dute. Hemendik aurrera partida guztiak zailak izango dira. Hasteko, Andaluzian hiru partida gogor ditugu orain. Gure jokoa egiten saiatu behar dugu. Eibarren aurkako azken partidatik asko ikasiko dugu. Lehenengo zatian egindakoetatik asko ikasi genuen eta bigarrenean hobeto aritu ginen».

Publicidad

Asteburuan Betis izango da aurkaria. «Andaluzian ez da erraza izaten. Beraiek badakite zertara jokatzen duten. Jokalari gogorrak dira, kontaktua gustatzen zaie. Ez da lehenengo aldia beraien aurka lehiatu dugula eta ondo prestatzen ari gara».

Tolosarrak Eibarri ere sekulako gola sartu zion, baina ez du uste bere momentu onenean dagoenik. «Jarraipen bat dela esango nuke. Joan den urtean sensazio onak izan nituen eta hazten ari naiz, baina gauza asko ditut hobetzeko. Egia da baloiarekin ondo moldatzen naizela, konfiantza daukat eta area ertzera iristean porteria izaten dut buruan askotan. Baina orain erdian jokatzen hasi naiz eta defentsan ere gauza asko ditut hobetzeko. Ez nago nere puntu hoberenean». Golei dagokionez, «kanpotik jaurtitzen diren tiro guztiak dira ikusgarriak. Entrenamenduetan asko lantzen dut hori. Area ertzera iritsiz gero, kanpotik jotzea. Area barruan asko mugitzen diren aurrelari horietakoa ez naiz».

Hemendik aurrera, «badakigu talde askok atzean itxarongo digutela, kontraerasora jokatzeko. Normalean baloiaren jabe izaten gara eta horrelako aurkari asko aurkituko ditugu. Laguntzetan asko itxiko dira kontraerasora ateratzeko asmoz. Guk baloia galdu eta lehenengo presioan hobetu behar dugu eta atzera korri egiterakoan ere. Talde bat izan eta denok defentsa lana egin behar dugu».

Champions lehiaketa begibistan izanda, presioa nabaritzen duten ala ez galdetzerakoan, « bakoitzak modu desberdinean daramala» aipatu du. «Batzuk presioa sentitzen dute baina nere kasuan lasai nago, taldeak ondo lehiatzen baititu partida guztiak. Gure onena emanda irabazteko aukerak izango ditugu beti. Oso talde konpaktua daukagu. Kosta egin zitzaigun bolada batean baina nire sensazioa da beraiek irabazi baino gehiago guk galdu genituela partidak».

Publicidad

Nekea ere azaltzen ari da eta hori «normala da, pertsonak garelako. Baina hortaz bizi gara eta gero eta gehiago zaintzen gara. Hor dago gakoa. Profesionalagoa bazara, errazagoa da. Gutxi geratzen da eta aurrera jarraitu behar dugu. Real Madrid, Atlético eta gu gaude bi postuetarako. Hor egongo da. Guk jokatu ditugu goikoen kontra partida guztiak. Atzekoak falta zaizkigu, baina ez dakizu zein den zailagoa orain. Behekoek asko dute jokoan. Partida gogorrak izango dira guztiak. Guk guztiak irabaziz gero guretzat izango da bigarren postua».

Kopari dagokionez, datorren asteazkenean Bartzelona handia etorriko da Zubietara. «Erronka zaila izango da baina badakigu zeintzuk diren gure aukerak. Azkeneko aldian lehenengo zatian sensazio onak izan genituen. Badakigu nola datozen. Lesioak dauzkate, jokalari garrantzitsuak ez daude, ez dut partida botata ikusten. Taldeak ilusioa dauka. Kopa berezia da guretzat. Batzuk duela gutxi irabazi genuen eta hori transmititzen saiatuko gara. Partida batera, zergatik ez?»

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad