Bihar ETBn

Garaian garaikoa ·

Honi deitzen dio Espainiako Federazioak urratsak ematea. Batzuk munduko bazter aberatsenera bidali besteak etxean itzalean utziz. Jakinda, inork badaki, telebistan ateratzen ez dena ez dela existitzen

Gaizka Lasa

San Sebastián

Sábado, 15 de enero 2022, 08:11

Barkatu umorea. Inoren bertsoak ekartzeko baino gehiago nago baten bati bertsoak ateratzeko. Futbol zalea izateak nahiko lan ematen dio bestela ere koherentzia apur bat gorde nahi duenari, baina aste honetan zailagoa jarri da erronka. Aitortzen dut, bekatari naiz. Bi partidak oso-osorik ikusi ditut. Eta gozatu gainera, giza eskubideak edota ekonomiaren geoestrategia alde batera utziz. Saudi Arabian jokatu diren Superkopako finalerdietaz ari naiz. Hirugarren norgehiagoka bat ere banuen begiz jota etxean pasatu beharreko aste gogaikarri hau arintzen laguntzeko. Asteazken arratsalderako plana hortxe nuen futbol maila altua ematen ari zaizkigun neska txuri-urdinen eskutik. Baina nola diren gauzak, profesional hitza ere bereganatu duen liga horretako bigarren sailkatuaren partida ezin izan nuen inon ikusi. Ez nik, ez inork! Ezta ordainduta ere. Mundu zabaleko liga gehienak bai (gizonezkoenak), baina hori ez. Realak 0-3 irabazi zuen Valentzian, ez galdetu ondo ala gaizki jokatuta.

Publicidad

Honi deitzen dio Espainiako Federazioak urratsak ematea. Batzuk munduko bazter aberatsenera bidali besteak etxean itzalean utziz. Jakinda, inork badaki, telebistan ateratzen ez dena ez dela existitzen. Duela pare bat urte emakumeen Superkopa jokatuko ez zela argitaratu nuen orri hauetan, Federazioak eta Saudi Arabiak gizonezkoentzat lortutako akordiotik kanpo geratzen baitzen. Dei bat jaso nuen orduan Federaziotik. Suminduraren deia. Salamancan inprobisatu zuten aste batzuk geroago torneoaren arreba txikia, aurrerantzean egoitza bateratua lortuko zutela aginduz. Bada, datorren astean Madrilgo Las Rozas hirian jokatuko dute emakumeek hirugarren ekitaldia, inor gutxik jakin badu ere. Eta bihar Realak Bartzelonaren aurka lehiatu behar duena ez nuen ikusiko ETBren apustua tartean sartu ez balitz. Eskerrak eman behar Euskal telebista publikoari. Bakoitzari berea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad