Borrar

Altzo, Errezil, Abaltzisketa...

GARAIAN GARAIKOA ·

Gaizka Lasa

San Sebastián

Osteguna, 2 otsaila 2023, 19:59

Comenta

Talde erakargarri eta sinpatikotzat dute aspaldi honetan Reala hor kanpoan. Joko maila bikaina, kudeaketa eredugarria, harrobi adoretsua eta presidente eskuzabala. Taldearekiko begirunea hobetu egin da gure mugetatik harago, baina ez hemen babesa eta maitasuna hazi diren bezainbeste. Gipuzkoan Realak pasioa pizten du. Lurralde osoan gainera. Baita herri eta auzo txikietan ere. Realzale sano eta produktu gastronomiko paregabeak uztartzea bada kontua, aukera zabala daukagu bertatik bertara.

Reale Arenara joateko gonbita jasotzeko nahikoa merezimendu duten herrien zerrenda luzea da. Becerril (Palencia) eta Serradaren (Valladolid) atzetik –edo aurretik– Altzo edo Leaburu joan daitezke, babarrunak medio. Aizarnazabalen baino gazta hobea nekez aurkituko dute klubeko agintariek. Olaberriatik oilasko ederrak jasoko lituzkete. Gabiriako baserrietan esne natural askoa ekoizten da eta Beizamako behiek haragi ederra ematen dute. Amasan goi mailako txakolina egiten dakite –Hika bodegako jabeak realzale amorratuak dira– eta Leintz Gatzagan, berriz, gatza. Abaltzisketa, Lizartza, Zerain, Orendain, Errezil, Ezkio, Itsaso, Orexa... Bertako nerabe, gazte zein erretiratuek pozik ordezkatuko lukete euren herria Anoetako harmailetan, baita taldea gogoz animatu ere.

Mundu zabalera begira jarri gaitu baita futbolak, eta sare sozialek hori erraztu ez ezik bultzatu egin dute. Gipuzkoako herri txikiek osatzen dutena bai sarea! Kolore txuri-urdinekoa gainera. Eta oihal soziala ehuntzeko Reala baino hoberik ez dago. Bide batez, garai zailetan bizi-poza eta ilusioa zabaltzeko baliabide ere izan daiteke Anoetara bisitaldia. Hor erronka. Juan Mari Lekuona jakintsuak idatzi zuen behin «naiz amari laztandu urrun-urrutitik, bide ber-bera dago zerura nunnaitik!». Realak erakutsi du bide luzea egiteko prest dagoen gero eta jende gehiago dagoela hor nonbait. Etxean ere bai!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Altzo, Errezil, Abaltzisketa...