'Orkestra lurtarra', euskarazko animazio film dibertigarria iritsi da zinema aretoetara

Gipuzkoan egindako animazioko filma Euskadi Saria lortu zuen Harkaitz Canoren izenburu bereko eleberrian oinarrituta dago

a.l.

Sábado, 9 de abril 2022, 11:49

Lotura Films eta Jarraitu Filmak enpresa donostiarrek ekoitzitako eta Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako 'Orkestra lurtarra' haurrentzako euskarazko animaziozko filma iritsi berri da zinema aretoetara. Euskadi Saria lortu zuen Harkaitz Canoren izenburu bereko eleberrian oinarrituta dago, eta musikaren atalari arreta berezia jarri diote egileek, Zineuskadi elkartetik jakitera eman dutenez. 74 minutuko iraupena du.

Publicidad

Zineuskadi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila aspalditik ari dira lanean haurrentzako euskal zinemari bultzada emateko, batez ere euskarazkoari, eta, horregatik, «haurren sormena eta zinemaz euskaraz eta pantaila handian gozatzea bultzatzeko apustua egin dute».

Estreinaldi hau dela eta, hiru tailer antolatu dira 'Musika zinean' izenburupean. Bertan, soinu bandak film batean duen garrantzia ikusi ahal izango dute eta ikus-entzunezko proiektuen sorkuntza prozesuari buruz ikasiko dute haurrek. Gaur larunbat arratsaldean Beasainen, igande goizean Gorbeia zinema aretoan eta igande arratsaldean Getxon izango dira jolas eta prestakuntza saioak, eta Joseba Beristain konpositore azkoitiarrak emango ditu.

Orkestra Lurtarra' asteburu honetan Gipuzkoan

  • Antiguo Berri (Donostia): 16:45 eta 18:30

  • Principe (Donostia): 16:30 eta 18:15

  • Coliseo (Eibar): 17:00

  • Niessen (Errenteria): 16:00 eta 18:30

  • Modelo Aretoa (Zarautz): 16:45

  • Zelai Arizti (Zumarraga): 17:00

'Orkestra lurtarra' filmaren sinopsiari dagokionez, Manu, haurra zela, Stella Panini pianista handiarekin maitemindu zen, eta hura ezagutzea zuen amets. Horretarako, gerora manager bilakatuko den Stefano Salegi pertsonaia ilunaren aholkuari jarraikiz, orkestra bat osatuko du. Baina Manu, ameslariaz gain, bere kabuz doan 'outsiderra' ere bada. Jendeak ez du berezitasun hori ulertzen, eta bere instrumentua, erratza, izaera paregabe horren adierazlea da.

Bitxikeria horiek ez dira orkestra sortzeko oztopo izango: bertan elkartuko dira urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu jotzaile bat, haizeak jotzen dituzten eta naturaz gaindiko usaimena duten bi anaia biki, kontratenore bibotedun bat eta triangelua jotzen duen perkusio jotzaile bat. Gainera, eskaileraren saioa egiten duen ahuntz ijito batek laguntzen die.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad