Urik handienetan

Bai horixe ·

Azken muturreraino eraman behar izan ditut hitzak. Xabier Lete ez dago ulertzerik ur-axalean surf eginez

Jueves, 7 de abril 2022, 07:03

Ur handiegitan sartu nintzen gaur zortzi, 'Xabier Lete, udaberriz' zutabean. Ur handiagotan sartuak ziren lehenagotik zortzi idazle, 'Sinestun eta/zeren? lagunak' liburua osatu dutenak. Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenean zuten plazaratzekoa, 2020an, artikulu banatan, 'Hemen' aldizkarian. Baina, erlijio-gogoetarako aldizkari hau itxita, urte eta erdi beranduago atera dute, aipatutako liburuan, zortzi kapitulutan.

Publicidad

Edukiaz gainezka dator liburua, poetaren ibilbide ausarta eta ondare oparoa azalduz, erlijioaren ikuspegitik. Gauzak erraztu nahian, zer bururatuko niri gaur zortzi eta beste izenburu bat iradokitzea liburuarentzat: 'Xabier Lete, XXI. mendeko mistikoa'. Eta zer idatziko eta bere bizitzako azken urte latzetan jo zuela gailurra haren ibilbide poetikoak eta mistikoak.

Ibilbide poetikoarena argi dago, baina zergatik aipatu mistika? 'Mistiko' esan ordez esan nezakeen 'erlijioso' edo 'espiritual'. Hala ere, azken muturreraino eraman behar izan nituen hitzak. Ez kapritxoz. Xabier Lete ez dago ulertzerik ur-axalean surf eginez.

Gaur, izen txarra du erlijioak. Eragin handia dute gurean ere Marx, Nietzsche eta Freud argien lan erraldoiek. Iragana ezin daiteke itsu-itsu besarkatu. Ondotxo zekien hori Xabierrek. Eta, hala ere, iraganetik iritsi zaizkigun ondarearen uretara itzuli zen bizitzaren azken urteetan. Eta hori onartu beharrean gara, oiartzuarraren obra poetikoa ulertu nahi izatera.

Dena den, halako erreparoz begiratuko diogu agian Xabierren obrari, laurogeitaka urteko emakume bizkaitar hark bezala. Ainhoa Urien Telletxek dakar liburuan testigantza, seigarren kapitulu ederrean. Hala bota omen zion emakumeak: «Ni Letek dezepzionatu ninduen federa bueltatu zenean, baina ezin dut horregatik epaitu ze, ni ere, momentua iristen denean, sutan dagoen untzeari ebatu beharrean egongo naiz igual».

Publicidad

Egin dezagun itzulpena. Sutan dagoen untzeari ebatu: gori-gori dagoen iltzeari heldu; agarrarse a un clavo ardiendo. Alegia, edozer helduleku izan dezakegula on, geure burua estu-estu ikusiz gero.

Horregatik-edo, lagun batek, Lete ondo xamar ezagutzen eta, atzena irakurtzeko utzi du zazpigarren kapitulua: 'Xabier Lete. Hamasei gutun lekuko'. Joxe Arregik ondua da, Xabierrek 2004tik 2009ra bitartean idatzi zizkion gutunak bilduz. «Altxor preziatu bat», Joxek dioen bezala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad