Borrar

Udako festak

Bai horixe ·

Turismo modua ere bilakatu dira, bertakoentzat nahi kanpotarrentzat

Astelehena, 8 abuztua 2022, 07:02

Comenta

Zerbaitek markatzen badu uda mundu bazter honetan, zerbaitek jartzen badio gatza eta piperra udari, festak dira zera hori. Nahi lukeenak (eta batzuk nahi dute) uda osoa festaz festa ibiliko litzake, garraio publikoa erabiliz gainera. Ez dago gurean festarik gabeko egunik uda osoan.

Hori bai, festak egiteko modu asko daude, tokian tokikoak batzuk, orokorragoak beste batzuk. Badira urteak Sanferminak bilakatu zaizkigula eredu, neurri batean edo bestean han egiten dena bazter ugaritan birlandatu dela. Nolabait, gure festak 'sanfermindu' egin zaizkigu. Onerako ala txarrerako izan den norberak erabakiko du.

Festei txupinazo batez hasiera emateko ohitura; kalean lepoan zapitxo bat jartzekoa, nork bere kolorekoa, baina zapitxoa lepoan korapilatua; kuadrillak, era guztietako lagun taldeak; kalean alaitasuna ardoz sustatzeko ohitura eta hamaika usadio gehiago, honezkero herri eta hiri askotan 'betiko' bilakatu diren errituak.

Turismoa egiteko modua ere bilakatu dira, bertakoentzat zein kanpotarrentzat. Batzuk hirietatik herrietara joaten dira festa 'benetakoago edo jatorragoen' bila, ia aurreko mendeetan abenturazaleak Afrikara joaten ziren izpiritu berarekin. Kontrakoa ere gertatzen da, herri txikitan bizi direnek hiriburuei egiten dietela bisita festetan, modernitateak omen dakarren askatasunaren bila edo.

Aspalditik, festak ez dira soilik herritarrak elkarrengana hurbiltzeko ekimena, ostalaritzaren eta enparauen salbabidea ere badira, hor biltzen dutelako urte osoko etekinen zati handi bat. Horri begira antolatzen dituzte tokian tokiko udalek kontzertu eta antzekoak, jendea erakartzeko asmoz, jendeak bertan kontsumi dezan, esku batekin gastatzen dena beste eskuak jaso dezan, biderkatua, noski.

Gauza bat, ordea, ez diogu nahiko kopiatu Sanferminei: urtetan sexu erasoen kontra egindako lan jarraitua, Manadaren kontrako jarreran nabarmendu zen oinarrizko lana. Gure agintari gehienek aski izaten dute urtean behin eraso matxisten kontrako adierazpen publiko batekin. Esaten dute ez dutela berean horrelakorik nahi, ateratzen dute argazkia eta kito.

Gero protesta ofiziala egingo dute erasorik gertatzen bada, baina ez dute ezer egiten adierazpenaren eta protestaren artean, salbuespenak salbuespen. Bada zerbait, esango du edalontzia erdi beterik ikusteko joera duenak, lehen ez baitziren eraso matxistak aintzat hartzen ere. Oraindik ere badugu zer ikasia Sanferminetatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udako festak