Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Sator-zulotik bada ere

BAI HORIXE ·

Eskola handi hartakoa zen Uztapide ere. Bazekien unerik ilunenetan argi-izpia bilatzen eta hari jarraitzen

Osteguna, 27 urtarrila 2022, 07:31

Comenta

Buchenwald-eko kontzentrazio-esparruan gertatu zen 1940an. Arthur Rödl SS-eko komandanteak izan zuen ideia. Beste esparru guztiek bazutela beren martxa militarra, eta hura ez zela gutxiago. Esparru hartako bi presori agindu zien egiteko: Fritz Löhner-Beda letra-egile ospetsuari eta Hermann Leopoldi musikagileari. Preso guztiek ikasi behar izan zuten:

O, Buchenwald, ezin zaitut ahaztu, / zu zara-eta nire zoria. / Zu utzi zaituenak soilik esan lezake / zein ederra den askatasuna! / O, Buchenwald, ez gara kexu / eta, edozein izanda ere gure zoria, / baietz esango diogu biziari / iritsiko baita gure askatasunaren eguna! Zortziko handiaren antza zuen. Presoek goizean lanera zihoazenean kantatzen omen zuten, beren buruei adore emanez. Lanak ematen ditu sinesteak, baina komandanteak ez omen zuen igarri zer-nolako karga iraultzailea zuen kanta hark.

Urte berean –1940an–, handik kilometro batzuetara –Aiako Harria inguruan, Aritxulegi mendatean, Oiartzun eta Lesaka bitartean–, lanera doaz beste langile-batailoi bateko presoak ere, martxa militar airoso baten konpasean. Baina martxak ez du letrarik. Preso haietako batek hartu dio musikari bertso-doinu baten antza, eta hor sortu ditu lau bertso biribil, preso abailduen suspergarri. Lehenengoa:

Nork egin du gure galde? / Aiako Arritan gaude, / baiña beti bezin trebe... / Lanean gogoz aritzen gera / soldatarik jaso gabe, / berreun nagusi badaude / gure artaldean jabe, / guk umore ona alare!

Gero, urtero-urtero, Errege egunez, Zarauzko Gure kabiya elkartean kantatzen omen zituzten lau bertsoak, bi ahotsetara, Uztapidek ahots baxua eginez eta Aritxulegin bertsoak sortu zituen presoak berak –Basarrik– goiko ahotsa. Zirraragarria omen zen. Traralara-laralara! Guk umore ona alare! Ba omen da audiorik.

Eskola handi hartakoa zen Uztapide ere. Bazekien unerik ilunenetan argi-izpia bilatzen eta hari jarraitzen, umore-puntuaz. Egun batean, beste hiru bertsolari omen ziren Oiartzungo plazan kantatzen zestoarrarekin batera: Uztapideren aitaginarreba Krisostomo, Zepai eta Saiburu. Eta hirurak Uztapideren aurka, ziria hemendik eta ziria handik. Baina zestoar argia ezin mendean hartu. Honela bukatu zuen honek zortziko handi gogoangarri bat:

Irurak nere kontra ai dira, / bat ez da nere fabore; / baña burua azalduko det / sator-zulotik bada're.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sator-zulotik bada ere