Sareen nagusikeria

Bai horixe ·

Agian laster ikasiko dugu zertarako eta nola erabili sare sozialak

Urrutitik jarraitzen ditut sare sozialak eta halere heltzen zait noizean behin zalapartaren bat, zipriztinen bat. Egia esatekotan, ez dut ulertzen ze interes duten norbaiten argazkiak hondartzan edo jatetxe batean, zer bultzatzen duen bat irudi horiek mundu osora zabaltzera, zer uste duen gehitzen diola gainerakoon bizitzari.

Publicidad

Ulertu dut hainbatentzat munduan egoteko modu berria dela, edonora edo edozertara zoazela ere, horren berri emateko prest dagoela hainbat, beti sakelakoa eskutan, beti 'beste' ezezagun bati zertan ari den eta non dagoen jakinarazteko prest. Hauxe da bazkaltzen ari naizena, hau da gaur soinean daramadana, hau da oporretan ikusi dudana. Argazkirik ez badago, ez da gertatu.

Aspalditik gazte ez garenok ezagutu ditugu etxeetako bilerak, oporretan egindako diapositibak edo ezkontzakoak miresteko aitzakiarekin antolatuak eta gehienok dugu gogoan zeinen luze egin zitzaizkigun saio horiek eta nola irensten genituen, isilean, adiskidetasunarekiko zorra balira bezala. Baina diapositibak irensteko bildutako guztiak adiskideak ginen, sakonak edo arinak, baina adiskideak.

Orain, nonbait, mundu osoa da argazki horietan interesatua dagoena, mundu zabala. Eta hala izango da, ondorioei erreparatzen badiegu. Are gehiago, onar dezaket laster hori izango dela arruntena, hori izango dela gure harremanen esparru nagusia, erakuskeria lege bilakatuko dela eta zahar batzuk izango garela salbuespen bakarra, benetako mundutik kanpo isolatuak, orainetik kanporatuak.

Edo, agian, urte batzuen buruan ulertuko dugu zer den sare sozialen zeregina, zertarako erabili behar ditugun, gaurko beherakoa gainditu ondoren. Zer den aproposa eta zer ez hedabide horietan, zer gehitzen dioten aldez aurretik generaman bizitzari. Litekeena da sareetan barreiatzen den kirtenkeria eta gorrotoa pixkanaka desagertuz joatea, pentsa daiteke modaren itsasaldiak behera egin dezakeela. Hori bai, agian moda okerrago bati lekua uzteko.

Publicidad

Litekeena da, baina urrun gaude hortik. Oraindik aberastu berrien irrikan bizi gara sare sozialekin, goseak egon denaren asekeriaz. Ez dakit oraindik zer den arrakasta esaten zaion hori, baina jakin badakit zer hartzen den gaur arrakastatzat: zuk sare sozialetan jarritako mezu edo argazki bat izugarri biderkatzen bada, neurririk gabe ugaltzen bada, birus baten moduan errepikatzen bada, irabazi duzu.

Zer? ez dakit, baina garaile zara. Zorionak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad