Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Pozezko malkoak

Jueves, 17 de enero 2019, 08:32

Bai, lagunak, bai. Ikuskizun bati begira jarri etxean telebistaren aurrean eta, oroitzapenak gogoratuz, begiak busti.

Publicidad

Nik uste, adiñean aurreratuta gaudenoi sarritan gertatzen zaigula au. Ez da lotsagarria izango. Eta zirrara oiek jaso ditzagula luzaroan.

Amaitu berri degun 2018 urtearen azkenetako arratsaldea zan. Telebista piztu eta egundoko kirol-jaialdi berezia ari zan ematen gure telebista. Nundik eta Zestoako Arroa Goiko errixkako pelotalekutik.

Neure baitan: «Joiño! Au ez dek, ba, oiko kirol-emanaldia! Karga jasotzeko arri-errenkada, plazan agirian! Aizkolarientzat beste amar dozena bat egur, oso jarrera bakanean! Zer dek au?».

Zera: jendeari begira jarri nintzanean, «Aibala! Adiskide Agustin Ostolaza eta bere emaztea aurreko filan; dotore jantzita, gaiñera, gure Agustin».

Arrituta ni. Ostolaza txikia ez bait nuen iñoiz ikusi ain dotore.

Merezimenduak, bai, sobran ditu Agustiñek, jantzi dotorea ez ezik, kapela eta euskal txapela eramateko ere. Neurriz kanpoko arrijasotzaillea izana bait degu Ostolaza txikia.

Ez dakien edonork esango luke: «Txikia bada, arrijasotzaille aundia nola izango da, ba?».

Bai, lagun, bai. Ni ez naiz asiko zer marka egin dituen esaten. Orretarako, ni baiño leenagokoak asko daude, liburuetan eta abar. Baiña au esan dezaket, lagunok: eun kilotik asita eta ogeita bostera edo berrogeita amarrera arteko arriekin, menderatu eziña izan dala Agustin Ostolaza txiki-aundia.

Publicidad

Ori dala eta, neri zirrara egiñarazi zidana, ain zuzen, uraxe izan zan: bere erriak Ostolaza txikiari egin zion ondo merezitako omenaldia.

Zestoako pelotalekua ereikuntzetan zegoelako edo, Arroa Goia auzoan izan zan jaialdia. Agustiñen jaiotauzoa Arroa Goia bait da.

Omenaldi au ez dakit zenbatgarren omena izango duen. Gaiñera, nik ez nekien ezer berari buruz. Orrexegatik, ezustekoak jaso nituen jaialdi artako kirolari asko ikusita.

Adiskide Ostolaza txikiak ainbeste aizkolari zaar lagun bazuenik ere!

Publicidad

«Aizkolari zaarrak» diot. Orain dala ogeita amar urte punta-puntako aizkolariak ziranak, egun ortan, Ostolazaren omenaldian, zer aizkora-lan ederra eta dotorea eskeiñi zuten, gaiñera!

Batik bat, aizkolari zaar-gazte aiek izan ziran begiak bustiarazi zizkidatenak egun ortan. An ez zegoen agure tripaundirik.

Zer adierazten digu orrek? Egitako kirolariek kirola beti maitatzen dutela. Eta orrexegatik gorputzaren zaintza ere mantentzen dutela, neurri aundi batean.

Ikusi egin bear zan Mikel Mindegia baten aizkoraketa. Eta aizkol koskarik gabeko epaia Migelek oraintxe ere.

Publicidad

Joan Inazio Arria bigarrenaren jeikia, berriz, ortik onerakoa! Noraiño igotzen zan aren aizkora? Eta nola jeitxi barreneko ezpalera!

Angel Arrospidek ere ez du ematen urteak geitzen zaizkionik. Aizkolari sendoa eta gozoa izanik, ez da ez asko baldartu. Bada, ba, gaztelerazko esaldia: «Quien tuvo retuvo»...

Leitzako Patxi Astibia ere nolako txekor lerdena dagoen! Zer abiada aizkorari! Leengoa dala ematen du.

Ez dakit norbait aaztu zaidan, baiña Ostolazaren omenaldikoan parte artu zuten eta aipatu ditudan aizkolari oi oiek benetako maisuak dirala esango nuke. Gaur eguneko zenbait aizkolari gazteri aolku emateko modukoak oraindik ere. Bejondaizuela, aitonok.

Publicidad

Jaialdiaren erdialdean izan zan aizkolari zaarren erakusketa apain ura. Bustiko ez zitzaizkidan, ba, begiak!

Sar nadin berriro arrijasotzailleetara, bestela aserretuko zait Ostolaza adiskidea.

Asieran nioenez, plazan errenkadan zeuden tente jarrita zenbait arri. Zer izango eta Ostolazak arrijasotze-apustuak jokatutako zortzi-amar arri. Begiratzeko eta argazkiak ateratzeko ederra dira aiek. Baiña ikara ematen zuten.

Gaur eguneko arrijasotzaille danak uste det zirala an, Ostolazaren arri danei txandan-txandan jasoaldi bana emateko.

Orrekin asita zegoen jaialdia. Aizkolarietara iristerako, arrien erdiak jasoak izango zituzten. Eta aizkolarien ondoren, beste erdiak.

Noticia Patrocinada

An agertzen ziran, filan jarrita, amabost bat arrijasotzaille. Aiek, Ostolazaren aldean, txekor aundiak ziran. Baiña, ala ere, bat jaso bear eta ederki tiratutakoak baziran an. Batez ere, amabi arroako, au da, 150 kiloko errektangularrari, eldutakoan.

Eta nik galdetu nion au Agustiñi:

-Eun kilotik gorako mutillak ikusi nizkian an amabi arroakoarekin naiko estu, bein bakarrik jaso bear eta. Eta ik iru tanda amarna minutukoak egiña berarekin! Eta, guztira, eun eta amabi jasoaldi eman, gaiñera. Nola litekek ori?

Publicidad

Eta onela erantzun zidan:

-Ori ez dek arritzekoa. Arri bakoitza ezagutu eta oitu egin bear dik berarekin. Ez dek arritzekoa.

-Eta zer? Oitutakoan bera igo-tzen al dek bizkarrera? Ara bestea!

Badaki, bai, nola itz egin.

Baiña orain ezusteko bat emango diat, Agustin. Ik badakik Izeta Goikoan, gure auzoan, eun kiloko arri zilindroa bazala. Gogoan al dek udazken batean, Erniotik bueltan, igande arratsaldean iru-lau mutil koskor nola etorri ziñaten Izetara, arria jasotzen probatu nai zenutela-eta? Joxe Antonio laguna ere an zenuten. Manuel Izetak arria atarira aterata zeukaan ordurako. Amalau-amabost urte izango zenituzten zuek.

Publicidad

Ez nagok seguru jaso zenuten ala ez. Jaso, bai, jasoko zenuten; baiña Erniotik buelta egiten baiño aztarka aundiagoak jota, noski.

Ba, jakin ezak, Agustin, arri ura nere bizkarrean leenago egon zala irean baiño. Ni zaarxeago ere bai. Uste diat Manuelek pixka bat lagundu zidala baiña.

Onelaxe egin nai izan diat nere omenalditxoa, Agustin. Zorionak eta goraintziak familiari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad