Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Politika aztertzen

'Konstituzioaren 35. eta 47. artikulua ez dira betetzen (lan-eskubidea, eta etxebizitza eskubidea)'

Jueves, 28 de marzo 2019, 07:04

Joan den astean irakurri nuen artikulu batek egurra ematen zitzaien Rajoy, Sánchez eta «Maduroren miresleei». Autorea, dirudienez, C's-eko boto-emailea izango da hemendik aurrera. Baina izan liteke Casadoren PPkoa ere; ez, ordea, Rajoyren PPkoa. Presidente ohiari perla politak botatzen dizkio, Kataluniako arazoaren gestioa dela eta: «Rajoyk usteltzen utzi zion Kataluniako krisiari» (...). Bere izaera ergelagatik egin zuen hori. Kontuan izanik, PSOE eta C's-en arteko akordio post-elektoralaren fantasma hor dabilela bueltaka gure gainean, hobeto pentsatuta, Casadoren PPrentzat izan liteke bere botoa.

Publicidad

Rajoyri esaten dizkionak ez dira ezer Sánchezi esaten dizkionekin konparatuta: Kataluniako krisian ez du ezer egin poltronan irautearren, Robin Hood berria deitu dio; ez lapurra baina bai euro publikoak errazegi banatzen dituena; eta galdetzen du: «nork ordaindu behar ditu dispendio horiek?». Sozial demokraziaren gurasoak gogoratzen dizkio, Olof Palme, eta abar. Espainiari gaizki joango zaio, apirilaren 28 hauteskundeen ostean, Sánchezek berriro ere gobernua osatzen badu periferiako erresuminduekin eta populismo zaharkituarekin.

Lehen esan dugun eran, 'Maduroren miresleak' aipatzen ditu. Hasteko eta behin, jakin beza ni ez nagoela miresle horien artean. Ez nago ados Madurok egin duen politikarekin. Baina egiaren izenean esan behar dut beste oilar batek joko zuela kukurruku Venezuelan, baldin eta Estatu Batuek bultzaturiko boikot eta asedio internazionalik izan ez balitz. Portzierto, zein da Mexiko, Guatemala, Nikaragua, Haiti, Panama, Santo Domingo eta abarretako egoera? Zergatik mintzatzen gara Venezuelaz bakarrik? Eta Estatu Batuen dauden 40 milioi pobreak zer?

Maduroren Espainiako miresleei buruz nahi duzuena esan dezakezue, baina María Claver-ek joan den larunbateko 'Sexta Nochen' esan zuenak ez dauka sinesgarritasunik, Iglesias eta bere lagunak zoro eta trufatzailetzat jo zituelarik.

Pablo Iglesiasi buruz esan nahi duzuena, baina Iñaki Lopezek, Hilario Pinok eta Maria Llopartek egindako elkarrizketan, konstituzionalistentzat bi mezu interesgarri utzi zituen: «Konstituzioaren 35. eta 47. artikulua ez dira betezen (lan-eskubidea, eta etxebizitza-eskubidea)». Arrazoizkoa iruditzen zait, nola ez?, Konstituzioa bete dadin eskatzea, baina bete bedi osorik.Ez naiz nazionalista ortodoxoa; hala eta guztiz ere, asko estimatzen dut Urkulluren politika. Igualekoxea Torrarenarekin alderatuta!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad