Borrar

Orfeoia (abizenik gabe)

Bai horixe ·

Amak eta izebak, biak ala biak, bizitza osoan sentitu zuten orfeoiaren mina

Astelehena, 14 azaroa 2022, 07:11

Comenta

Horrela esaten zitzaion gure txikitako etxean, orfeoia, eta askotan aipatzen zen. Are gehiago, gure ama zenarentzat eta gurekin bizi zen izebarentzat, pertsona bati buruz 'hori orfeoikoa da edo zen', esatea asko esatea zen. Fitxatua zuten orfeoiarekin zerikusia zuen pertsona ugari. Hau 'orfeonista' zen, hura 'orfeonista' baten alaba.

125 urte bete ditu egunotan orfeoiak eta jaiotzetik izan zuen gure amak abesbatzarekiko lotura. 1909. urtean jaio zen gure ama eta jaioberritan joan zen familia osoa Bellas Artesera bizitzera. Orfeoiaren egoitza zaintzearen truke, han izan zuten etxebizitza, hamarralditan. Han bizi izan zuen gure ama zenak haurtzaro osoa, baita gaztaroa ere. Han bizi izan zuen gerra ere bai. Ezkontzerakoan egin zuen alde bertatik, 1.945-ean.

Ama Bellas Artesera joan zen urte bertsutan sartu ziren emakumeak hasieran gizonak soilik onartzen zituen abesbatzan, baina gure amak eta izebak gizonak aipatzen zituzten gehienetan eta ez bakarrik kantuarekin zerikusia zuen zerbait gogoratzerakoan.

Tapizatzailea zen aitona eta, horrekin batera, Goiherritik Donostiara etorri zenean, abeslari koru txikitan, orfeoira apuntatu zen arte. Orfeoiarekin ezagutu zuen munduaren zati bat, harekin egindako bidai batetik eraman zuen etxera une hartako asmakizun harrigarrienetako bat, galenazko irratia.

Bost haur izan zuen familia hark eta gazteena oso txikitan hil omen zen. Lau alaba, zaharrena gure etxeko izeba, gazteena gure ama. Hilak zituzten gurasoak ama ezkondu zenean eta berarekin batera eraman zuen ahizparik zaharrena, Bellas Artesen gelditzen zen bakarra..

Ama ezkontzearekin batera Donostiako erdigunetik kanpo egin zuten bi ahizpak, orduan lekutako punta zen auzora. Gerturatu ziren handik gutxira auzo hurbilago batera, baina gure amak beti esaten zuen Donostiara noa erdigunera zihoanean. Urumea zen muga, handik ezkerretara hasten zen benetako Donostia.

Biak ala biak beti sentitu zuten orfeoiaren mina, hango zerbitzuak, hango terraza eguzkitsua. Orfeoian gasa genuen, esaten zuen amak edo ahasperen batez aipatuko zuen izebak arropa zabaltzeko Bellas Artesen zuten terraza zabala, eguzkitan gal-gal egun osoan. Sarritan aipatzen zuen izebak beraien etxetik antzokirako sarrera ezkutua zen atetxoa, handik ikusten omen zituelako garai hartako izarrik ospetsuenen antzezpenak.

Orfeoiaren historia handian sartzen diren istorio txikiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Orfeoia (abizenik gabe)