Borrar

Egin kontu

Txapel gorriak

Zer egiteko ez da denborarik izan? Bihar, berriro, irailak 8 Hondarribian

Osteguna, 7 iraila 2023, 06:51

Comenta

Oso ederrak dira argazkiak zuri-beltzean. Erakusten dutena baino gehiago kontatzen dute, zuria ez delako zuri eta beltzak baduelako ilunetik oso gutxi duen zerbait. Ñabardurak. Arrastoen baitan marrazkiak eratzen dira. Oso ederrak dira argazkiak zuri-beltzean, baina (bai, gaur ere baina) itzalak itzalean geratzen dira. Hala nahi duenak ezkutuan gorde ditzake itzalok, eta hori arriskutsua da oso. Koloretako argazkiek beste izate bat dute. Gorria gorri da eta morea more koloreak aske diren argazkietan. Moreak more behar luke beti, eta ez gris. Izan ere, non geratzen da morea grisak gain hartzen dionean? Oso ederrak dira argazkiak zuri-beltzean, baina koloreen izateko eskubidea urratzen dute.

Hogeita hamar urte Hondarribiko emakume talde batek Alardean parte hartzea eskatu zuenetik. Hogeita hamar urte. Hogeita hamar urte. Hogeita hamar urte. Banaka, banaka: hogeita hamar. Erraz esaten da. Eta oraindik albiste da (hogeita hamar urteren ondoren, hogeita hamar urteren ondoren, hogeita hamar urteren ondoren) alkateak eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak harrera egingo diotela Jaizkibel Konpainiari. Oraindik (hogeita hamar urteren ondoren, hogeita hamar urteren ondoren, hogeita hamar urteren ondoren) albiste da elkarrizketa eta konponbiderako urratsak eman beharko direla. Horretan arrazoi izango du orain dela urte batzuk (izan ere... denbora...) Hondarribitik kanpokook Hondarribian gertatzen zena (ene! Eta gertatzen dena... hogeita hamar urte...) ez genuela ulertzen esan zuenak. Esan bazuen esan zuen, handi eta borobil. Izan ere, ez baita ulertzekoa. Ulermena gorabehera, ordea, izango ote da (hogeita hamar urteren ondoren, hogeita hamar urteren ondoren, hogeita hamar urteren ondoren) onartezina dena ezin dela onartu adierazi eta neurriak hartzekoa garaia.

Tradizioa urratzailea bada, tradizio urratzailea da. Gizonezkoek soilik desfilatzen duten argazkiak nahi badira, tradizioak irudi bihurtu dituen mordotxo bat badira erakusketa bat osatzeko lain. Hogeita hamar urteren ondoren (ene!) bada erakusketa horretan koloretako argazki askeak gehitzeko garaia. Denon bistara (Rubiales, zer?) gertatzen den urraketa baztertzailearen aurrean (hogeita hamar urteren ondoren) berehalako, benetako, beharrezko neurri eraginkorrak zergatik ez diren hartzen… Zer egiteko ez da denborarik izan? Bihar, berriro, irailak 8 Hondarribian.

Txapel gorrien azpian aurpegiak bai, baina batez ere buruak behar ditugu; sentitzen duten buruak bai, baina, batez ere, pentsatzen dutenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txapel gorriak