Borrar
Egin kontu

Transhumantzia

Elkar ezagutu ezean, alferrik dira duguna eta garena goraipatzeko ahaleginak

Jueves, 27 de julio 2023, 06:51

Comenta

Buñuelen, Nafarroako Erriberan izan nintzen astelehen arratsaldean. Burgin, Erronkari Ibarrean asteartean. Ardiek nola, halatsu egin genuen bidea mutur batetik bestera. Transhumantzia esaten zaio oinez-oinez ... ardiak belardi batzuetatik beste batzuetara eramateari; oraindik ere eusten zaio IX. mendean hasitako egiteko moduari, Bardeak eta Pirinioak lotzen dituenari. Zazpi etapa behar izaten dituzte ardiek, artzainek lagunduta, guk egun batetik bestera egin genuena egiteko. Neguan Bardeetan izaten dira, udaldia Pirinioetan igarotzen dute. Transhumantzia. Ez dira, ordea, ardiak eta artzainak soilik mugitzen direnak. Beraiekin batera mugitzen dira ohiturak, ezagutza, ideiak, hizkuntza, harremantzeko moduak. Beraiekin batera mugitzen dira horiak berdera eta berdeak horira. Askotarikoa omen da Nafarroa. Are ederragoa omen da horregatik. Berdeak horia eta horiak berdea elkar ezagutu (ezagutu, esan nahi baita, ikusi, behatu, entzun, aditu, usaindu, sentitu…) ezean, ordea, alferrik dira duguna eta garena goraipatzeko ahaleginak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Transhumantzia