Borrar
Egin Kontu

Charly

Geure burua: aurrerakoia, solidarioa, esku-zabala, ezberdina, baina zuria, oso zuria, zuri-zuri-zuria, hemengoa eta botereduna. Eta arrazista

Osteguna, 21 abendua 2023, 01:00

Comenta

Aktualitateko gaiek zutabe hau argitaratzerako galduko dute gaurkotasuna, beraz, ez zaizkit interesatzen. Kontua ez da azalari hazka egin eta larrua odol parrastaka jartzea. Badira beste min batzuk eragiten dituzten zauriak. Charlyrena adibidez. Beste gai bati buruz idazten hastera nindoan Charlyk egunkarian argitaratutako eskutitza irakurri dudanean. Eta hozka, zer bestela. Hozka gaiari, eta geure buruari. Geure burua: aurrerakoia, solidarioa, esku-zabala, ezberdina, besteak ez bezalakoa, baina zuria, oso zuria, zuri-zuri-zuria, hemengoa eta botereduna. Eta arrazista. Besteen oso antzekoa. Besteak bezalakoa. Goierrin. Ezberdinak ginelakoan. Eta hau lotsa!

Etxe bila dabil Charly. Joan egingo da aterperik aurkitu ezean. «Ba, joan dadila», pentsatuko du bakarren batek, «Total, behin joaten hasi bazen, jarrai dezala joaten». Eskutitza argitaratu du Charlyk egunkarian, euskaraz eta gaztelaniaz, bere egoeraren berri emanez. Inork ez die bere etxea alokatu nahi Kamerunen jaio eta Beasainen bizi den Charlyri eta bere bi pisukide afrikarrei. Ez zuen zertan, baina esan egin du, etxe bat alokatu beharrean dauden hiru pertsonak afrikarrak direla. Charlyk 30 urte ditu eta duela 13 urte bere sorterria utzi eta Afrika zeharkatu ondoren (herri zoragarri honetan 'Miñan' da euskaraz idatziriko libururik salduena. Irakurriena ere bai ziur aski) adin txikikoa zela iritsi zen gure (gure, zuen, haien) lurretara. Ez zuen zertan, baina esan egin du, ia bizitza erdia daramala gure artean. Charlyk Elektromekanikako gradu bat egin zuen, eta ondoren, Mekanizazioko beste bat. Ez zuen zertan, baina esan egin du, pertsona jantzia dela, burua lepo gainean duela, alegia. Eta saiatu egiten dela, ez gutxi gainera. Gradu bat ez, bi. Ea nork. Hiru pisukideak Goierriko eta Urolako enpresetako langileak dira. Ez zuen zertan, baina esan egin du. Lanean ari dela, aspalditik. Eta gogotik. Badituela diru sarrerak. Eta egoteko lasai. Abenduan amaituko zaie alokairu kontratua; inork ez die pisua alokatu nahi. Etsita daude. Ez zuen zertan, baina esan egin du. Etsita daudela. Sentitu egiten dutela. Atzerritarrak, afrikarrak, beltzak direla, bai, baina pertsona. Eta pertsona.

Oso gogorra egin zait eskutitza irakurtzea. Bere burua biluztu eta bere izatea justifikatzen ari da, gure joka-tzeko (pertsonekin) moduak horretara behartu duelako. Lagunek Karlos dei-tzen didate. Edo horrelako zerbait esatea falta izan zaio. Zapalkuntza da. Eta gu gara zapaltzaileak. Eta zapaltzaileak gu gara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Charly