Borrar
Egin kontu

Athletic

Miserablea da. Oso. Baina sarri garaipenak norberarengan baino bestearengan eragiten duenari erreparatzen diogu gehiago

Osteguna, 11 apirila 2024, 02:00

Comenta

Ez dakit, badu bere zera Gipuzkoako egunkarian Athletic-en garaipenak eragindako pozari buruz idazteak. Matraka esaten zidan aitona Patxik. Sorgina. Tarteka zirika aritzeak horixe: badu bere zera. Bai, badakit,«Bizilagunaren pozak gu ere pozten gaitu», «Garaipena euskaldun guztiona da, tira, Euskadin bizi garen guztiona, beno Euskal Herriarena, bai ba, Nafarroarena ere bai, nafarrena batez ere. Bai, bai, noski, pozik sentitzen den mundutar ororena. Izan ere, Bilbo handia, mundutarra da. Bai, horixe, Donostia bezala, bakarra munduan», «Poza, zerbait bada, unibertsala da», «Nik ezin badut, zuk, behintzat, gozatu». Bai, teoria denok dugu argi, zer esan behar den, zer adierazi, ze aurpegiera jarri, nola zaindu itxura, baina zilborreko atximurra ez da ekiditen erraza. Eta zimikoa inork ikusten ez duenez, sabelari hozka egin eta segi aurrera. Kontua da irabazten duenak ere ez ote duen nahiago izaten bestearen tristura-amorrua-inbidia bestearen poz partekatua baino. Miserablea da. Oso. Baina sarri garaipenak norberarengan baino bestearengan eragiten duenari erreparatzen diogu gehiago. Bai, korapilo galanta: sentitzen duguna, sentitzen dugula esaten duguna, besteak guk sentitzea nahi duena, guk besteek sentitzea nahi duguna, denok eta batera sentitu behar genukeena...

Eta hau guztia betiko saltsa, hitz, eztabaida, argudio eta aipamenen erdian. Beti kontu berberen inguruan bueltaka eta bueltaka ez ote gabiltzan, mihia errota. Hitzak eta esanak errepikatzera mugatzen gara. Aspergarriak gara oso: «Futbola, futbola eta futbola, ez dago besterik»; «Albistegien erdia baino gehiago finalari eskainia»; «Erregeari txistu egin eta gero haren omenezko kopa ospatu», «Ereserkia entzun dadin nahi ez badute, itxi ditzatela belarriak», «Zerri eginak utzi dituzte Sevillako kaleak», «Zer egiten du neska horrek kalearen erdian, kotxe artean eta ipurdi bistan, pixa egiten?», «Neskekin ez zuten ba atera, orain zergatik bai mutilekin?», «Gabarra ere aberaskume batzuentzat», «Eskolak itxi?», «Erotu egin al gara?», «Ez al dago aurreragokorik?», «Eta hau guztia hauteskundeen kaltetan. Nork du burua oraintxe bozka-paperean?» eta abar, eta abar, eta abar, eta behin eta berriz berresaten ditugu kontuak. Denborak ez balu aurrera egingo, benetan sinetsiko nuke zenbait kontutan estanbai egoeran bizi garela.

Jaio nintzen urtean irabazi zuen Kopa Athleticek azkenekoz. Hura ez dut gogoan. Nafarroan bizi den Athletic-zale gipuzkoar honek larunbatekoa irribarretsu eta bostekoka ospatu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Athletic