Borrar

Bete-betean

Modiren interesak

Indiaren populazioa eta ekonomia hazten ari dira nabarmen, eta garrantzi gero eta handiagoa du AEBrentzat herrialde horrek

Miércoles, 28 de junio 2023, 07:04

Comenta

Indiari buruz gero eta gehiago hitz egiten da aldizkari espezializatuetan. Duela gutxi, populazio-kopuruaren taulan lehenengo postuan jarri zen, ia 1.500 milioi biztanlerekin. Hori ... ez zait iruditzen, dena den, datu ona ez Indiarentzat ezta gizateriarentzat ere. Pertsona gehiegi bizi gara planetan. Ezin dira guztientzat janaria eta gutxieneko duintasunaren baldintzak bermatu, eta atmosferaren kutsadura gehitzen ari da. Indiaren hazkunde ekonomikoa, bestetik, handia da: 6,1ekoa, munduko handienetakoa, eta Txinarena baino altuagoa. Baina hazkunde horren emaitzak oso gaizki daude banatuak, eta asko miseria gorrian bizi dira. Estatuen arteko ekonomia-ekoizpenaren taulan bostgarren postuan dago, eta hamarkada gutxi barru laugarren izan daiteke, Alemaniaren aurretik. Horren ondorioz, zenbait analista hasi da esaten Indiak Txinaren lekua har dezakeela «munduko fabrikaren» paperean. Baieztapen hutsala nire ustez, zeren eta globalizazioa fase berri batean sartzen ari baita, eta paradigma zaharrek ez dute balio. AEB eta EB berrindustrializatzeko beharraz jabetu dira, aipatutako bi herrialde erraldoiez aparte beste batzuk (Hego Korea eta Vietnam, adibidez) fuerte dabiltza produkzio ekonomikoan, eta abar. Edonola ere, Txina eta Indiaren arteko konparazio ekonomikoak lehena askoz sendoagoa eta garatuagoa dela erakusten du: bere langileek produktibitate dezente handiagoa dute, eta inteligentzia artifizialaren patenteei dagokienez, lehenak munduko %65 ditu eta bigarrenak %3 bakarrik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Modiren interesak