Borrar

Hiztegia opari

BAI HORIXE ·

Egungo euskararen hiztegia, biharkoaren zimentarri ere izango dena

Astelehena, 23 urtarrila 2023, 07:05

Comenta

Sarritan entzuten dugu norbait honetaz edo hartaz harro dagoela. Zilegi da, nork ahal duen lekuan aurkitzen baitu harrotasunerako arrazoia. Harrotasuna dut mintzagai, ez harrokeria eta hizkuntzari eskertzen diot desberdintasun hori egin ahal izatea. Gehienetan distantzia txikia dago harrotasunaren eta harrokeriaren artean, batez ere sentikizun edo jarrera horren jabe denarentzat. Nekez sentitzen du batek harrokerian erori denik, baina jarrera horren lekuko denak maiz pentsatuko du halakoak gainditu duela tasunaren eta keriaren arteko muga.

Harro nago donostiar izateaz, esango du batek, harro euskaldun izateaz, harro dudan gorputzaz edo aurpegiaz ... Horrelako zerbait entzun edo irakurtzen dudan bakoitzean halakoari galdera bat luzatzeko gogoa sentitzen dut: zer egin duzu zuk harrotasuna sortzen dizun hori zeureganatzeko?

Donostian sortu bazara, euskara irakatsi zizun familia batean jaio bazinen, suertatu zaizun genetika lagun baduzu, zaila egiten zait hor harrotasunaren arrazoiak ulertzea. Beste nonbait jaio eta Donostian bizitzeko aukera egin duenak, donostiartu denak, urtetan etsi gabe euskara ikasi duenak, soinketa eginez gorputz eder bat lortu duenak ... Horiengan bai, horiengan ulertzen dut harrotasuna, harrotzen dituen hori lortzea beraien meritua delako, ez halabeharraren ondorio. Zerorrek egindakoaz sentitzen zara harro, ez bizitzak oparitutakoaz.

Egunotan aurkeztu du jendartean Ibon Sarasolak enegarren hiztegia, «Egungo Euskararen Hiztegia». Orrialde hauetan bertan kontatu zaigu 15 urtetako lanaren ondorio dela, 70.700 sarrera dituela eta milioi erditik gora direla adibideak. Gaurko euskararen hiztegia, biharko euskararen zimentarri ere izango dena. Opari izugarria, mende erdian beste hizkuntza batzuk mendetan egindakoa egin duen hizkuntzarentzat.

Mende erdi horretan, Sarasolak Arantzazu-68tik gaurko hiztegirako bidea egin du. Eta ibilbide luze horretan urte batzuetan lankide eta maisu izan nuen nik. Ez dut aspalditik lankide, bai, ordea, beti maisu, urruneko maisua, hori bai. Aitortu nahi dut berarekiko zor bukaezina, txalotzen ditut bere kemena eta jakinduria.

Esan nezakeen harro nagoela bide luze horren zati batean elkarrekin lan egin izanaz, baina hori ez da nire meritua. Ez dut Sarasola ezagutu izanaz harrotasunik sentitzen. Esker ona bai, erabatekoa, jasotako guztia ordaintzea ezinezkoa bada ere. Bizitzak egin didan opari handienetako bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hiztegia opari