Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Gainerako arrazak

Bai horixe ·

Arrazak, nonbait egotekotan, arrazisten buruan daude, ez munduan

Gaztela eta Leoneko hauteskundeen atarian behin baino gehiagotan, agerraldi desberdinetan, entzun diogu Pablo Casadori Sánchezen gobernuak Europako erakundeetatik etorritako dirua gastatzerakoan, besteak beste, «gainerako arrazetako turismoa» bultzatu nahi duela. «Turismo de otras razas», hitzez hitz. Esan eta errepikatu, behin eta berriro.

Publicidad

Ez dakit nik nola funtzionatzen duten zehatz-mehatz buruzagien diskurtsoek, nork idazten dituen, noraino orrazten dituen hizlariak esan behar dituen hitzak. Baina Casadoren inguruko norbait ez bada harritzen «arrazak» entzuterakoan, ez badio esaten aspaldian iraungi dela hitz hori, ondorioztatu behar dugu ez dela Casado horrela pentsatzen duen bakarra PPren barruan, besteek ere «arrazak» ikusten dituztela.

Arrazak, nonbait egotekotan, arrazisten buruan daude, ez munduan. Aspaldian ebatsi zuen zientziak arraza bakarra dagoela mundu honetan, gizaki guztiok arraza berekoak garela, azalaren azpian guztiok garela berdinak. Biologiak, genetikak eta zientziaren beste adar batzuk aspaldian frogatu zuten hori. Zientziaren ikuspuntutik ez dago arrazarik.

Casadok eta bere ingurukoek, ordea, Gobernuak inon aipatzen ez dituen arrazak ikusten dituzte, aurreko mendetan bezala. Ez da hori gobernuaren inolako paper edo agiritan aipatzen, ez de arraza hitza azaltzen, baina beraientzat arraza desberdinak daude munduan. Lilura hutsa da, baina beraiek egiatzat jotzen dute lilura hori. Ukatzen duten arrazakeria azaleratzen dute eta, bidez, zientzia ukatzen dute.

Joan dira 30 urte American Anthropologic Association izeneko elkarteak mundu honetan bizi garenok espezie bakarrekoak garela esan zuenetik, guztiok garela Homo Sapiens. Horrelako zerbait antzeman zuen Darwinek XIX mendean. Urte gutxiago joan dira DNAren teknikak gizakion arteko desberdintasuna ehuneko 0,1era iristen ez dela egiaztatu zuenetik. Zientziak ez du zalantzarik.

Publicidad

Joan den mendearen erdialdean eskolak esaten zigun lau arraza zeudela munduan: zuria, beltza, gorria eta horia, hori irakasten ziguten. Azalaren kolorea zen neurgailua, guri behintzat ez ziguten garunaren forma edo besterik aipatzen. Eta garbi esaten ez bazen ere, argi geratzen zen zuria zela arrazarik garatuena. Irizpide horrek dirau hitzetan eta batez ere jarrera politikoetan, hor dirau arrazakeriak, arrazakeria ukatua, baina arrazakeria.

Arrazisten buruan bizi dira arrazak, arrazisten begietan, ez munduan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad