Borrar

Eraso matxistak gora

Bai horixe ·

Azalean gelditzen dira hitzak, ez dira sinesmenetara heltzen

Astelehena, 1 abuztua 2022, 07:20

Comenta

Idatzi gabeko lege batek dio udan, hedabideetan, gai arinek izan behar dutela nagusi, ahal bada ji-ji ja-ja modukoak. Edozein kazetarik daki hori, berdin zaio ze hedabide motan egiten duen lan. Gai sakonak debekatuak daude udan edo, gutxienez, tantaka azaldu behar dira, barkazioa eskatuz. Uda bera izan ohi da gai nagusia, hedabideak oporren parke tematiko bilakatu arte.

Bale, ez da dotorea ez aproposa, baina ezin isilean utzi egunotan jakinarazi zaizkigun datuak. Aurtengo lehen sei hilabetekoan ehuneko laurogeita hiruraino igo dira lurralde historiko honetan (bai, hementxe, etxean) eraso matxisten kontrako salaketak. Pandemia aurretiko zenbakiak izan dira abiapuntu neurketa egiterakoan. Ehuneko laurogeita hiruko igoera. Lirudike atzera goazela, ez aurrera.aldaezina dela hainbaten burmuin eta bihotza.

Konforme, emakumeak dira salaketak jarri dituztenak eta horrek garrantzia kentzen dio kontuari, beste zalaparta eragingo lukete datuok erasoa jasan dutenak gizonak balira. Agintarien esanetan, igoera izugarri horrek ez du automatikoki adierazten erasoen igoera, salaketena baizik. Nonbait, emakume gazte askorentzat jasanezina da aurreko belaunaldikoentzat jasan beharrekoa zena. Lehen ezinbestekotzat genuena, euriaren edo tximistaren pare, orain konpongarria iruditzen zaie gazteei, gutxienez onartezina eta horregatik salatzen omen dituzte erasoak. Emakumeak aldatu dira, gizonak ez hainbeste.

Beste datu bat: salatu guztien artean ehuneko hamarra besterik ez dira adin txikikoak. Beraz, eta jakin ez badakigu ere noiz arte den bat gazte, noiztik heldu, pentsatu behar dugu pertsona helduak direla erasotzaile gehienak, teorian behintzat egiten dutena egiterakoan zertan ari diren ondo asko dakiten pertsonak eta, gainera, gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunean hezitakoak.

Noski, honetan ere gauza bat da dotrina, gauza bat da irakasle, guraso edo agintariek esaten dutena eta beste bat gazteek begiak zabaltzerakoan ikusten dutena, etxean, kalean, hedabideetan. Hi tzak bigunak dira, aurreiritziak altzairuzkoak.

Dotrina, hitzak, ez dira aski gizon horiek buruan dutena aldarazteko, azalean gelditzen dira hitzak, ez dira sinesmenetara heltzen, ezta aurreiritzietara ere, ez dute kontzientzian eragiten. Geruza sendo batek babesten ditu aurreiritziak, ezkutu batek, eta horren kontra jotzen du dotrinak.Ura altzairuaren kontra, harrien kontra. Malkoak euripean nola.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eraso matxistak gora