Ez naiz izan Durangoko Azokan, Estella-Lizarran hartu ditut Durangon hartu beharrekoak; beste batzuen artean, Euskara Batuaren Eskuliburua. Nik aipatu izan ditudan zalantzak eta akatsak -gehienak bederen, denak ez esatearren- zuzenduak eta jasoak dira. 556 orrialdeko liburua da, eta pentsatu zenbat gauza kabitu ahal den!
Publicidad
Bakar batzuk baino ez nituzke aipatu nahi hemen: a) 'Apenas horrelakorik gertatu den' (zuzen); 'apenas horrelakorik gertatu da' (tradiziorik ez); b) 'badira honezkero hamar urte ezkondu zela' (zuzen); badira honezkero hamar urte ezkondu zenetik (oker); c) lagundu baino kalte egin du' (oker), 'lagundu baino gehiago kalte egin du' (zuzen); d) 'partida eta gero' (oker); 'partidaren ondoren' (zuzen), 'hobe esan' (oker); 'hobeto esan' (zuzen). [bueno→mejor = hobe; bien→mejor = hobeto]; e) 'dagoeneko' eta 'honezkero' ez dira sinonimoak. 'Partida hasi dela ordu erdia besterik ez eta dagoeneko (hain agudo) bukatu al da?' (zuzen); 'izugarri luzatu da partida, baina dagoeneko amaitu da' (oker).
Egiten ez dena omen da euskararik txarrena eta askori onar dakioke euskara okerxeagoa erabiltzea, baldin eta euskara erabiltzeko ohitura sustatu eta euskal hiztunak ugaritzeko balio badu. Ondoren kalitatea dator, ordea, ez baitut euskara maila eskaseko euskal hiztun 'askoko' herria imajinatu nahi. Zeregin horretan beraz, kolektibo zenbaitekiko (irakasle, kazetari, idazle…) exijentzia mailak gorena izan behar du; beraz arestian aipaturiko gomendio-arauak aintzat hartzeko exijentzia normala da adierazi ditugun kolektibo horientzat. Uste dut, hor ere badagoela oraindik zeregintxorik. Esaterako, joan den igandean idazle handi baten artikulua irakurri nuen egunkari honetan bertan, hain zuzen euskararen gainean, eta han ere badira Eskuliburuan aipatzen diren akats batzuk.
Kontuak kontu, artikulugilearen arabera, ba omen da euskara ez ikastearen aldeko eskubidea aldarrikatzen duen. Absurdua benetan! Eta norbaitek errebindikatuko balu gaztelania ez ikastearen aldeko eskubidea, zer? Beste absurdu bat, baina pentsarazteko balio lezakeena.
Bakoitzak duen hizkuntza erabiltzearen aldekoa naiz ni neu, baina sekula ere ez inorena gutxiestearen aldekoa, eta are gutxiago oztopatzearen aldekoa. Zenbaiten jarrera suertatzen zait mingarri: gu, elebidun izanik, euskaldunak ere bagarelako, tontoagotzat jotzea. Hemen bakarrik daude horrelako matematikak; agi denez, 'bat' baino gutxiago dira 'bi'.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión