San Tomasak ospatu dituzte Elizalde Herri Eskolan
Osteguna, 23 abendua 2021, 00:07
Atzo goizean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan zuten Elizalde Herri Eskolako ikasle txikienek. San Tomas azokaz ere gozatu zuten bertako ikasleek. Gainera, atzoko eguna txistorra goxoa dastatzeko baliatu zuten. Merezitako oporrak iritsiko zaizkie gaur ikastolako partaideei.