Udalari esker B2 maila arte euskara ikastea doakoa da. GOIZARIN
Oiartzun

Zabalik euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea

GOIZARIN

OIARTZUN.

Sábado, 8 de octubre 2022, 00:12

Zabalik dago euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea. Batetik, urriaren 15a arte 2021/2022 udako euskara ikastaroetan parte hartu dutenek izango dute laguntza eskatzeko epea. Bestetik, 2022/2023 ikasturteko ikastaroetarako laguntza eskatzeko epea urriaren 28a arte egongo da irekita. Ikasturtea hasi ondoren matrikulatzen diren ikasleek ekainean ere izan dute aukera diru laguntza eskatzeko.

Publicidad

Izan ere, Oiartzungo Udalaren laguntzari esker, B2 maila arte euskara ikastea doakoa da.

Hilabete honetan eskatu beharko dute laguntza, baita ere, udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen duten erakundeek (hilaren 30a arte).

Horrez gain, Euskara sailak gogora ekarri du UEUko ikastaroetan parte hartzen duten oiartzuarrek ere badutela diru laguntza jasotzeko aukera. Eskaera horiek egiteko epea abenduaren 1a arte egongo da irekita.

Epe bera izango dute Oiartzunen arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko ekintzengatik diru laguntza eskatu nahi duten enpresa, merkataritza establezimendu eta ostalariek ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad