Oiartzun
Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sariak banatu dituzte Landetxe Kultur AretoanXabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin zuten joan den astean Landetxe Kultur Aretoan. Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak eman zion hasiera XXXVII. edizioko ekitaldiari. Literaturak barruan ditugun min eta pozak azaleratzeko bidea ematen duela nabarmendu zuen. «Sentitzen dugun horrek gainezka egiten digunean, nonbaitetik atera beharra du, barnean ditugun indarrak askatzeko baliabideak beharrezko ditugu, izan marrazkiak, izan musika, izan literatura. Idaztea gauza handia da, funtzio ugari dituena: sentimenduak elkarbanatzea, mundua aldatzea, kontzientziak piztea, testigantza bat jasotzea. Gaurkoan entzungo ditugun ipuin zein olerkiek balio bezate gure min zein pozak azaleratzeko, abentura zein istorio harrigarriak bizitzeko».
Publicidad
Aurtengo irabazleak beraien ipuin eta olerkien zatiak irakurtzera igo ziren oholtzara, Udane Ansa ilustratzaileak istorio horiek marrazki bihurtu zituen bitartean. Parte-har-tzaile denei eskerrak eman eta idazten eta sortzen jarraitzera animatu zituen Gaztelumendik. «Asmatu eta sortu ditzagun ingurukoekin parteka-tzeko mundu berriak, mingarri bezain sendagarriak direnak».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión