Oiartzun
Urmendi Haur Eskolak zabalik du matrikula epeaE. V.
OIARTZUN.
Viernes, 14 de marzo 2025, 20:07
Urmendi Haur Eskolak datorren ikasturteko matrikula epea irekita du. Apirilaren 30era bitarte izango dute gurasoek euren haurrak udal ikastola partzuergoan apuntatzeko aukera. Proiektuaren eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko informazio saioak ere antolatu dituzte. Bihar, martxoak 12, egingo dute 2024an jaiotako haurren gurasoena (ertainak), 17:00etan Urmendin bertan (Maria Garaiar plaza, 2). 2025ean jaiotakoena (sehaskakoak) apirilaren 9an egingo dute, 17:00etan hau ere. Harremanetarako eta informazio gehiago eskuratzeko, Urmendi Haur Eskolarekin jarri daiteke harremanetan: 943260086.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión