Borrar

HM Udazkeneko kontzertua urriaren 15ean izango da

Txorbela Otxoteak eta Gaskoniako Canta se gausas elkarteek parte hartuko dute

GOIZARIN

OIARTZUN.

Asteazkena, 5 urria 2022, 00:08

Comenta

Soinuenea fundazioak dagoeneko jarri du udazkeneko hitzordu nagusia: urriaren 15ean arratsaldeko 18:30ean, udal areto nagusian. Bi talde igoko dira oholtza gainera: Euskal Herriko Txorbela Otxotea eta Gaskoiniako Canta se gausas musika elkarteko bi talde, hain zuzen.

Euskal Herriko musika eskainiko duena Arrasateko Txorbela Otxotea izango da. Inguruko abesbatzetan aritu diren hamasei abeslarik osatutako taldea, ahots grabeko abeslariak dira guztiak. Errepertorio zabala eta aberatsa du otxoteak, nagusiki euskal musikako polifonian eta folklorean oinarritutakoa.

Euskal musikaz gain, Bigorrako musika entzuteko aukera izango da udazkenko kontzertuan. Gaskoiniako lurraldekoa da Canta se gausas (kanta ezak ausartzen bahaiz!) elkartea. Gaskoiniako Pirinioetako herri tradizioa ezagutzera ematea du helburu, nagusiki; Bigorra eta Biarnoko ahozko tradizioko polifonia eta Gaskoiniako musika eta dantza tradizionala.

Taldea makina bat musikari taldek osatzen dute, eta horietako bi dira Oiartzunen izango direnak: Allegria eta Sorinas.

Allegria zazpi gizonez osatutako taldea da. Abesteko era sakona, indartsua eta askea du. Haien kantuak beren mendien arima eta izaera transmititzen ditu.

Sorinas (gaskoieraz, ahizpak) Bigorrako lau emakumez osatutako taldea da. Ahozko tradizioko polifonia lau ahotsetan biziarazten dute mendiko kantuen estetika babestuan.

Udazkeneko kontzertura joateko sarrera 5 euroan eros daiteke, ohiko tokietan.

Kontzertu didaktikoak

Ikasturte berriarekin batera Soinuenea fundazioak eta Abaraxkak museoan zein ludotekan eskainiko dituzten ekintzen berri eman dute. Urriaren 15ean, goizeko 11:30ean HM Udazkeneko kontzertu didaktikoa izango da, udal areto nagusian.

Saioan, Bigorreko polifonia Canta se gausas elkarteko lagunek parte hartuko dute.

Bestalde, erraldoi txikien konpartsa sortzeko ekimenarekin jarraituko dute lanean. Azaroaren 2an hasi eta abenduaren 17 bitartean Blenda, Kiñu, Arrasku eta Arkotx erraldoi txikiekin kalera ateratzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte berriz.

Azaroko asteazkenetan erraldoiak dantzatzeko musika aukeratu eta koreografia sortuko dute. Azaroaren 26 eta abenduaren 14an entsegu orokorra izango da. Azkenik, abenduaren 17an Oiartzungo Txerri egunean Erraldoien kalebueltak ginda jarriko dio egindako lanari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco HM Udazkeneko kontzertua urriaren 15ean izango da