Borrar

Oiartzun

Udalekuei buruzko bilera informatiboa eskainiko du Oiartzungo Udalak

Elena Viñas

Oiartzun

Larunbata, 22 otsaila 2025, 20:57

Comenta

Datorren asteartean, Oiartzungo udalekuei buruzko bilera informatiboa eskainiko du Udalak Pleno Aretoan, 17:15ean. Aurten, izen-ematea martxoaren 3tik 13ra bitartean izango da, eta 360 plaza eskainiko dira uztaileko hamabostaldi bakoitzean . Plaza horiez gain, Udalak 40 gordeko ditu beste zerbitzuetatik eratorritako beharrei erantzuteko.

Hala jakinarazi dute udal arduradunek prentsa ohar baten bidez. Izena emateko prozesuan aldaketa batzuk egongo dira aurten, eta berrikuntza horiek azalduko dituzte astearteko saioan.

Besteak beste, izen-ematea hamabostaldika egingo da (aukera egongo da bi hamabostalditan apuntatzeko) eta plazak beteko balira, martxoaren 26an zozketa egingo litzateke.

Iaz bezala, Gazte Oiartzun blogaren bidez apuntatu beharko da (www.gazteoiartzun. net). Asteartean emango dituzte xehetasun denak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuei buruzko bilera informatiboa eskainiko du Oiartzungo Udalak