Borrar
'Txinalka' antzerki taldeko aktoreek 'Txirikordatzen' antzezlana eskaini zuten ekainean. GOIZARIN
Oiartzun

'Txinalka' Oiartzungo helduen antzerki eskolan matrikulatzeko epea zabalik

Irailaren 15era arte egongo da izena emateko epea

GOIZARIN

Ostirala, 9 iraila 2022, 00:28

Comenta

'Txinalka' Oiartzungo helduen antzerki eskolak zabaldu du 2022-2023 ikasturtean izena emateko epea. Irailaren 15 bitarte egongo da irekita. Online egin behar da, helbide honetan: https://oiartzungoantzerkizaleak.eus/aurrematrikula/

Aurreko ikasturtean bezalaxe, Lur Korta aktorea izango da helduen antzerki taldeko irakasle eta gidaria.

Matrikula aurreko ikasturtean antzerkia egin dutenek nahiz inoiz egin ez dutenek egin beharko dute. «Oinarrizko tresnak landuko dira: gorputza, ahotsa, adierazpena, sormena, pertsonaiak», jakinarazi du Kortak.

Saioak asteazkenetan

Helduen antzerki eskola 18 urtetik gorakoei bideratua dago. Asteazkenetan izaten dira saioak, 19:00etatik 21:00etara.

Oiartzungo Udala herrian helduen antzerki-taldea sustatzen hasi zenetik, zazpi urte hauetan 'Txinalka'-k egonkortasuna lortu du. Lan handia burutzen du, eta herritarrei kultur-eskaintza ederra egiten die.

Harrobia dator atzetik

Bestalde, Gazteen Antzerki Eskolak hastear dagoen ikasturtean ere arrakasta handia izango du. Izan ere, 2022/2023 ikasturterako 49 gaztetxok eman dute izena. Hala ere norbaitek parte hartu nahi badu oraindik badu izena emateko aukera, web orrian. Harrobi esanguratsua sortzeko bidean da Oiartzun herria, hortaz

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Txinalka' Oiartzungo helduen antzerki eskolan matrikulatzeko epea zabalik

Oiartzun: 'Txinalka' Oiartzungo helduen antzerki eskolan matrikulatzeko epea zabalik