Oiartzun
Sai arreak ikusteko bisita gidatua antolatu dute biharkoE. V.
Oiartzun.
Ostirala, 9 maiatza 2025, 19:58
Irteera gidatu bat antolatzen dute Aiako Harrian habia egiten duten hegazti sarraskijaleen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Arditurri parketxean sai arreen inguruan hitzaldi labur bat egingo da lehenik bertako hezitzaileen eskutik, eta ondoren, ibilaldi motz bat egin eta hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera eskainiko da. Euskarazko hi-tzaldia 10:00etan hasiko da. Ondoren, ibilaldia egingo dute 11:00k aldera. Bisita adin guztietako herritarrei zuzendua dago eta 4 euroko prezioa izango du 12 urtetik beherakoen-tzat eta 6 euroko prezioa hortik gorakoentzat. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude.