Borrar
Herriko mendizaleak Vallibiernako tontorrean. GOIZARIN
Oiartzun

Primeran ibili dira herriko mendizaleak Piriniotan, Vallibierna tontorrean

GOIZARIN

Asteazkena, 21 iraila 2022, 22:56

Comenta

Vallibierna (3.067 m) tontorrera igo ziren pasa den igandean Girizia mendi taldeko lagunak. Larunbatean, autobusez Vielhara joan ziren. Behin Arango haranaren hiriburuan zeudela, handik oinez abiatu ziren, Pont de Salenquesen barrena, 2.425 metrora dagoen Cap de Llauset mendiko aterpera. Bost orduz ibili ondoren, atseden hartu zuten eta hurrengo egunean Pirinioetako tontorra (Vallibierna, 3.067 m) zapaldu zuten mendizale oiartzuarrek. Tontorraz gozatu ostean, aterpera jaitsi ziren lehenik, eta autobusera ondoren. Oiartzuna ederki iritsi ziren, gero. «Primeran ibili gara», adierazi du Itziar Iñarra mendi taldeko arduradunak. «Eguraldi bikaina lagun, tontorraz asko gozatu dugu, baita bertako panoramikaz ere», gaineratu du.

Dagoeneko urriko irteera prestatzen hasi dira herriko mendi taldean. «Ezkabako ihesaldia omentzeko laugarren etapa egiteko asmoa dugu Giriziako lagunok», aurreratu du Iñarrak. «Sorogainetik Urepel bitarteko 9,5 kilometroko etapa hain zuzen». Maiatzean utzitako tokian abiatuko dira eta GR225 jarraituko dute, Xalbador bertsolariaren herrian amaitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Primeran ibili dira herriko mendizaleak Piriniotan, Vallibierna tontorrean

Oiartzun: Primeran ibili dira herriko mendizaleak Piriniotan, Vallibierna tontorrean