Poesia Egunak bueltan izango dira irailean.

Oiartzun

Poesia protagonista izango da astebetez Oiartzunen Poesia Egunak egitasmoarekin

Etxea izango da gai nagusia, eta irailaren 5etik 11ra bederatzi jarduerataz gozatzeko aukera izango dute bisitariek

Miércoles, 13 de agosto 2025, 20:24

Oiartzungo Poesia Egunak bueltan izango dira irailean. Berriro ere poesia erdigunean jarriz, naturarekin konektatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. «Forma, izen eta egitarau askotarikoa eskaini du urtez urte, eta naturalki joan da antzaldatzen, beti ere poesia erdigunean jarrita eta diziplina artistiko ezberdinei eta esperimentazioari tokia eginez», azaldu dute antolakuntzatik.

Publicidad

Izan ere, egun Poesia Egunak Oiartzunen ospatzen badira ere, Ean antolatzen diren jardunalidetan dago oinarrituta ekimena. Egun bakarreko egitasmo bat izatetik, hiru egun izatera pasatu zen iaz, eta aurten astebete oso batera luzatzea erabaki egin da.

  • Irailak 5

  • 17 30ean. Tantai esperientzia sonoroa. Ainara Lasa. Putxutxoerrekan.

  • 19 00etan. Heriotzak Eduardo du izena. Poesia ez-errezitala. Formol Laborategia.

  • irailak 6

  • 11 00etan. Ergoienetik Ergoienera, ibilbide poetikoa.

  • 14 00etan. Bazkaria Auzokalten. Sarrera 10 euro. Erreserbak: poesiaegunak@gmail.com

  • 18 30ean. Etxe bat poesia errezitaldi musikatua. Yolanda Arrieta eta Peru Galbete.

  • Irailak 8, 9, 10

  • 19 00etan. Poeta bat zure sukaldean. Errezitaldiak herritarren etxeetan

  • Irailak 11

  • 19 00etan. Haur eta gazteen poesia emanaldia Iturriozko Dorretxean.

Irailaren 5etik 11ra poesia izango da protagonista. Edizio honetan, Etxea izango da gai nagusia. Hala ere, antolakuntzatik azpimarratzen duten moduan, «Etxea ez da ezer, baina etxea dena da. Etxea hotzetik babesteko sortu zen, zure ondasun apurrak gordetzeko bide, maite duzun jendearekin elkar zaintzeko espazioa».

«Etxea ez da ezer, baina etxea dena da. Hotzetik babesteko sortu zen, zure ondasun apurrak gordetzeko espazioa da»

Alabaina, «etxea guztiz kontrakoa izan daiteke. Etxeak babesa ematen dizun teilatupea behar luke, mundu honetan lasai lo egin daitekeenaren promesa; azkenaldian, Palestinan bezala munduko beste hainbat lekutan, ordea, kontrakoa ere ikusi dugu».

Zentzu honetan, «bota dezakeela norbaitek etxea zure gainera, edo beti okerragoa dena, maite duzun horien gainera teilatupe oso bat. Erakunde publiko eta pribatuak ere etxe gisa eraikitzen ditugu jendarteok, ematen diegu denon mesederako botere bat, baina gehiegitan ikusten dugu nola botere horrek azkarregi egiten dion ihes komunitateari besteen eskuetan».

Publicidad

«Beti egongo da norbait»

Izan ere, ar, etxearen alde edo kontra beti dagoela edonon pertsona multzo bat etxearen jatorrizko zentzura bueltatu nahi duena. «Begiratu besterik ez dago, gatazka orotan topatuko duzu gatazka horren beste aurpegia erakusten dizun jendea», aitortzen dute antolakuntzatik. Azpimarratzen den moduan, «Ez dugu gutxitan entzun, 'hemen egotea etxean bezala egotea da', 'sentitu zaitez etxean bezala' edo, lagun bati maitasunez, 'zu zara nire etxea'».

Horregatik, «Poesia Egunak saretuta antolatzen ditugun kolektiboek eta pertsonek ere etxe bat izan gura genuke, halakorik behar duenarentzat; aurreko edizioetako herritarren parte hartze handia ere etxe bat izan da denontzat, Oiartzungo eta inguruetako kulturzaleentzat».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad