Oiartzun
Ospitalerako autobus zuzena martxan jartzea eskatu du Oiartzungo UdalakLinea berriari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen aurreikuspen errealen berri eskatuz gutuna bidali dio Mugikortasun Diputatuari
E. V.
Oiartzun.
Viernes, 5 de septiembre 2025, 20:28
«¡Aqiartzuarren eta Udalaren aspaldiko eskaera da herritik ospitalera joateko autobus zuzena. Hainbatetan eskatu zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari linea berria martxan jartzeko eta Aldundiak ere eskaera begi onez ikusten duela jaso izan da. Azken bilera duela urtebete egin zuten Joana Mendiburu alkateak, Garazi Urdampilleta alkateordeak eta Azahara Dominguez Mugikortasuneko diputatuak. Lurraldebusen zerbitzuak eskaintzeko kontratuaren lehiaketa martxan zegoela eta linea berria martxan jartzeko hori esleitu zain egon beharko zela erantzun zuen Aldundiak.
Publicidad
Denbora honetan Diputazioak pausorik eman ez duelako kezka adierazi du Mendiburu alkateak. Azaldu duenez, «urteak daramatzagu konponbide baten zain, eta udalaren ezinegona gero eta handiagoa da: herritarrei erantzun garbirik eman ezinda gaude». Horregatik, eskutitz bidez zuzendu zaio Mugikortasun diputatuari, linearen inguruko argibide eta konpromiso zehatzak eskatuz.
Mendibururen esanetan, azken hilabeteetan Aldundiak beste herri batzuentzako linea berriak aurkeztu ditu, eta «pozez ikusten dugu lurraldeko garraioa hobetzeko apustua egiten dela. Baina oiartzuarrok galdetzen dugu noiz iritsiko den gure txanda».
Horregatik, Mendiburuk argi utzi du: «Orain une egokia da. Ez dago lehiaketaren emaitzaren zain egon beharrik eta herritarrek gaurdanik behar dute zerbitzu hau. Oiartzuarrek merezi dute ospitaleetara modu eroso eta zuzenean heltzeko aukera, eta eskatzen diogu Aldundiari berehala argitu ditzala dituen aurreikuspenak».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión