Borrar
Ikuskizunean parte hartu zuten dantzariak 'Donibane' pieza eskaintzen. ARGAZKIAK GOIZARIN
Oiartzun

Olarri dantza taldeak 'Lurretik URetara' ikuskizuna eskaini du

Suo-Gân musika taldeak eta txistulari taldeak lagundu zuten Elorsoro kiroldegian luzaroan gogoratuko den emanaldian

GOIZARIN

Asteazkena, 12 urria 2022, 00:14

Comenta

Luzaroan gogoratuko da Olarri dantza taldeak eskaini zuen ikuskizun bikaina larunbat iluntzean, Elorsoro kiroldegian. Ia 500 ikusle bildu ziren Olarri dantza taldearen 'Lurretik URetara' emanaldia ikustera. Ilara luzea zegoen kanpoan, ateak noiz irekiko zain. Zazpi eta erdirako zabaldu zituzten Elorsoroko ateak eta harmailak berehala bete ziren, baita behean jarritako aulkiak ere. Oholtza dotore apaindua zegoen ordurako. Errezelen erdi-erdian L-UR idatzita, ikuskizunaren izena: 'Lurretik URetara'.

Emanaldia hiru pasartez osatutako bidaia izan zen, lurraren blokearekin hasi zelarik. Josu Ibarguren bertsolari gazteak bideratu zuen historiaren haria eta Hartzaren ehiza; Amaia; Bustunzuri eta Oreka izeneko dantzek osatu zuten lehen atala, koreografia moderno eta abangoardista tradiziozko dantzetan oinarrituta, guzti-guztia egundoko mailaz gainera.

Baserria izan zen bigarren blokea, eta sei dantzek osatu zuten emankizuna: Elementuak; Donibane; Igitai dantza; Diatonic; Menakoz eta La´valse. Ikuskizunaren mailak beste koska bat egin zuen gora, ikusleek izugarri gozatzen zutelarik.

Hirugarren blokean, itsasoa izan zen protagonista. Ordurako, dantzarien emozioa kiroldegian barreiatu zen eta une hunkigarriak bizitu ziren une askotan. Marinelen zain; Zeruak eta lurrak; Amelie; Batelerak; Kaxarranka (oso txalotua) eta banakoa izan ziren atal honetako dantza saioak, bikainak guzti-guztiak.

Hogeita bi dantzari

Olarri dantza taldeko hogeitabi dantzariek zuzeneko musikaren laguntza izan zuten saioan. Batetik, Suo-Gân taldeko musikari trebeak: Edurne Saizar, pianoa; Haizea Lekuona, flauta; Oihane Mitxelena, akordeoia; Jon del Olmo, tronpeta; Amaia Mitxelena, gitarra eta ahotsa eta Iker Salaberria, perkusioa. Bestetik, txistulari talde aparta: Pernando Gonzalez; Patri Arozena eta Julen Beraza, txistua; eta Iñigo Arzallus eta Mattin Zalakain, atabala.

Ezin dira nabarmendu gabe utzi dantzarien jantziak, dotore eta egokiak, baita argiak ere, oso ongi erabiliak.

Maila handiko ekitaldia izan zen eta aretoa bete zuten ikusleen gozamena sortarazi zuen. Horrela erakutsi zuen jendearen txalo zaparradak, une askotan eta baita amaieran ere. Zorionak, Olarri dantza taldea!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olarri dantza taldeak 'Lurretik URetara' ikuskizuna eskaini du

Olarri dantza taldeak 'Lurretik URetara' ikuskizuna eskaini du