Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Oiartzun

Oiartzungo Udalak Elizalde Herri Eskolako kirol gunea margotu du

E.V.

oiartzun.

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:05

Elizalde Herri Eskolako kirol gunea margotzeko lanak egin ditu Oiartzungo Udalak. Jolastokia guztiz eraberritzeko proiektua martxan du, bertako guraso elkartearekin eta haurrekin elkarlanean.

«Gozamenerako, esperimentaziorako, jolaserako, heziketarako eta elkarbizitzarako espazio bihurtu nahi dute, eta fase ezberdinetan ari dira gauzatzen itxuraldaketa». Hala jakinarazi du udaleko gobernu taldeak prentsa ohar baten bidez

Lehenengoan, natur gunea zabaldu zuen Udalak, berdegune berriak, mendixkak eta jolaserako txoko ezberdinak sortuz. Kirolerako kantxak berritu ditu orain. Zoruko pitzadurak konpondu eta trinkotzeaz gain, gune guztia pintatu dute, koloretsuagoa eta biziagoa izan dadin. 19.000 euroko aurrekontua izan dute margoketa lanek.

«Natur gunea eta kirolerako kantxak biziberrituta, harmailak eraldatzeko proiektua abiatu dute, gradak goxatu, erabilera handitu eta espazio ezberdinen arteko loturak errazteko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiartzungo Udalak Elizalde Herri Eskolako kirol gunea margotu du