Oiartzungo Erronkarien lan politta Ibarran
Asteartea, 4 urria 2022, 00:04
Pasa den igandean, Ibarran ospatu ziren aurtengo Kilometroak 2022. Besteen artean, arrakasta izan zuen duela bederatzi urte martxan jarritako Erronkak proiektuak. Haurtzaro Ikastolako taldeak aurten ere parte hartu zuen eta lan polita burutu zuen. Gainera, animatzaile talde sutsua eraman zuten eta izugarri animatu zuten herriko taldea.