Borrar
Bi urteko etenaldiaren ondoren, Artikutza bisitarien zain dago. GOIZARIN
Oiartzun

Jai giroa nagusituko da bihar Artikutzan, bi urteko geldialdiaren ondoren

Goizeko 8:00etan zabalduko dute Eskaseko atea, nahi duenak bertara joateko, baimenik gabe

GOIZARIN

Larunbata, 27 abuztua 2022, 00:06

Comenta

Bihar, hilak 28, San Agustin eguna izango da eta, bi urteko geldialdiaren ondoren, Artikutzako natura gunea zabalik egongo da bertara joan nahi duenarentzat. Hala, gure inguruko herri askotatik (Oiartzun, Goizueta, Arantza eta Lesaka, esate baterako) bisitari ugari gerturatuko dira hitzordu jakin honi huts egin gabe. Gainera, egun osoko egitaraua antolatu dute, beste behin ere.

Goizeko 11:00etan meza izango da, Egi Eder otxotearekin. Gero, bi pilota partida jokatuko dituzte. Alde batetik, emakumezkoetan, Aginagako Miriam Arrillaga eta Laukizeko Enara Gaminde bikotea Bidaniako Miren Larrarte eta Antzuolako Leire Galeano bikotearen aurka. Bestetik, gizonezkoetan, Oiartzungo Oier Zabaleta eta Eneko Zalakain bikotea Oiartzungo Oihan Etxeberria eta Goizuetako Antton Apezetxea bikotearen aurka.

Inguruko bazter ederretan bazkari legea egin ondoren, arratsaldean ere izango zertan gozatua. Herri Kirolak maite dituztenek 17:00etan izango dute hitzordu garrantzitsua, Artikutzako frontoian. Lehendabizi, Irati Ostolaza eta Karmele Gisasola aizkoran arituko dira, zein baino zein azkarrago; gero, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo bikoteak Julen Alberdi 'Txikia IV' eta Ugaitz Mugerza bikotea izango du aurkari, aizkoran ere. Azkenik, Jose Ramon Bustintza 'Tubi' herri-kirolari bizkaitarraren erakustaldia izango da. Amaitzeko, 19:30etik aurrera dantzaldia izango da Muxutruk taldearekin.

Ekitaldi horiez gain, artisauen lanak eta Euskal Herriko hainbat produktu dastatzeko aukera ere izango dute bisitariek, taloak, gazta eta pastelak esate baterako. Bi taberna ere zabalduko dira propio egun horretarako, jan-edanak eskuratzeko. Izan ere, egun hori izaten da Artikutzak ateak irekitzen dituen urteko egun bakarra.

Beraz, jakin Artikutzako atea 8:00etan zabalduko dela, eta urtegia inguratzen duen pistan autoetarako aparkalekua egongo dela. Alde batetik sartu eta bestetik aterako direnez, ez dute buelta eman beharko.

Artikutza, erlikia bizia

Gaur egun Artikutzako finka Donostiako Udaletxearen jabego pribatua da, Goizuetako lurretan kokatua dagoena. Penintsula osoko eskualde euritsuena eta Euskal Herriko lur eremu zaharrenetarikoa da. Kokapenari dagozkion berezitasun hauei, gizakiak historiaurretik gaurdaino eragindako orbainak gehituz, Artikutzako paraje naturalaren egungo xarma ulertzen lagunduko digu.

Artikutza gaur egun, garai bateko baso autoktonoen erakusgarriak gordetzen dituen erlikia bizia da. Estimazioen arabera, 6.000.000 zuhaitz bizi dira Artikutzan. Ekosistema nagusia pagadia da, harizti eta haltzadiei gailenduz. Gainerakoa, konifero landaketak, larreak eta urtegiak estaltzen du.

Baso hauek, hainbat animalia eta landare espezieren azken gordelekua bilakatu dira. Honen adibide izan daitezke, basakatua (Felis silvestris) eta Soldanella villosa landare endemikoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jai giroa nagusituko da bihar Artikutzan, bi urteko geldialdiaren ondoren

Jai giroa nagusituko da bihar Artikutzan, bi urteko geldialdiaren ondoren